Berbakin olgetan

Udazkeneko ilargiari ateratakoa

2004-2005 inguruan leihotik begira nengoela idatzi nuen poema (edo) batekin uzten zaituztet oraingoan. Ikusi nuena aztertu eta hitzekin jolastuz irten zitzaidan, gora imajinazioa! On egin!

Begijen aurrian leijua,

hor kanpuan euri zaparradia,

belarijetan gozo-gozo

euskaldun musikia,

zeaitxik da holako aburridua

neguko domekia?

 

Gora eta bera dabil

euritzan jentia,

ondo tapata

eta kokotian bufandia,

batek zuzen-zuzen

bota nau begiradia,

neure lehijo aurrian

para da ule zuriko andria,

kasu eñau irribarrez

ta ondo lotu dau gabardiñia,

ezker eskuaz erantzun dotzat

ta gorputzian sartu jat ikaria,

zer nahi ete dau

andra horrek niria?

 

Zaparradia,

musikia,

domekia,

jentia,

bufandia,

begiradia,

andria,

gabardiñia,

ikaria,

niria…

 

Gero entera nintzan andra horrek

nahi eban gauza bakarra zala konfijantzia,

beti ei dauko begirada tristia,

ta bijotzian da buruan gauza bakarra:

BAKARDADIA

 

Bere eguneroko laguna

ei da kalia,

ta animaten daben

gauza bakarra kafia,

urte asko pasa ta gero

itxi eban kartzelia,

berandu entera zirian

zala errugabia.

 

Hauxe da domekia,

bene-benetan tristia,

bueno andratxua,

lotu ondo jakia,

astu kartzelia,

altza umoria

ta bixitxa domekero

neure bentania.

 

 

Iraitz Madariaga

TXO !! - Kazetaria ikasketaz eta sare sozialetan espezializatua pasioz. Ez dut arrain gehiagorik izan, denak hiltzen zaizkit, orain jatera mugatzen naiz.