Behin berriz

Behin berriz –

Behin berriz

Ene bada. Jainko maitea. Jesus, Maria eta Jose. Zer bekatu egin dugu, zer hoben, zer izugarrikeria, zigor hau merezi ahal izateko. Hauteskundeak behin berriz. Kanpaina behin berriz. Postontziak boto-paperez gainezka. Megafoniadun autoak karriketan. Aurpegi irribarretsuak faroletatik dilindan. Horrorea. Behin berriz. Hau asperdura. Hau nagikeria. Hau nazka. Pedro, alua. Pablo, astopitoa. Ez dute merezi jasotzen duten soldata. Ez dute irabazi. Azaroan, bozkatzera. Behin berriz. Denak berdin segi dezan. Nafarroan ere, of course. Nafarroan ez baita zerrenda bakar euskaltzalerik izanen, ezta? Behin berriz.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko irailaren 18koa]

Behin berriz

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.

2 pentsamendu “Behin berriz”-ri buruz

  • euskaldun bat 2019-09-21 13:18

    Nafarroan Skolaerekin eta Baztaneko dantza parekideekin nahiko lanak badituzue abertzaleok, zerrenda bateratuaz pentsatzen hasteko.

  • Zer nahiago duzu, mediku ona ala mediku euskaldun?
    Zer nahiago duzu, hautagai feminista ala hautagai euskaldun?

    Bi galdera berdin… berdin zer?…