Behin-behinekoak betiko

Behin-behinekoak betiko –

Behin-behinekoak betiko

Nafarroako Gobernuak, bidegabeko kaleratzeagatik, kalte ordainetan 35.000, 115.000, eta 50.000 euro ordaindu beharko dizkie administrari bati, mediku bati eta garbitzaile bati. Aldi baterako langileak ziren hirurak, behin-behinekoak, baina urte asko eta asko zeramaten haien lanpostuetan. Adibidez, larrialdi zerbitzuan lan egiten zuen medikuak 153 kontratu kateatu zituen 1990etik.

Utzikeriagatik, inakzioagatik, kudeatzen oso txarrak direlako, edo gaiztakeriagatik, batek daki zergatik, baina kontua da Administrazioa gidatzen aritu direnek aldi baterako kontratuak gehiegikeriaz erabili dituztela. Argi eta garbi behin betikoak diren lanpostuak, estrukturalak direnak, aldi baterako langileekin betetzen ibili da Administrazioa lotsagabeki. Baina orain badirudi jokabide kaltegarri hori eragozten hasiko direla.

LAB sindikatuak lehenbiziko hiru sententziak irabazi ditu Nafarroan, eta antzeko bertze 50 kasu tramitatzen ari da. Gainera, pentsatzekoa da bertze sindikatuek ere halako kasuak izanen dituztela. Hortaz, horiek guztiak lehenbiziko hiru hauen sententzien bidetik joaten badira, zenbat milio euro ordaindu beharko ditu Gobernuak kalte ordainetan? Inork hartuko du honen guztiaren gaineko erantzukizunik?

Behin-behinekoak betiko

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.