Behi suhar bat okindegian, ez bere kabuz sartua

Behi suhar bat okindegian, ez bere kabuz sartua

Hernanin San Juanak ospatzen ari dira egunotan, eta gaur, atzo bezala sokamuturra ere egin dute goizean goiz (7.30etatik 9.00etara), herriko kaleetan barrena (Gudarien plaza, Andre kalea, Felipe Sagarna “Zapa” kalea eta Kale Nagusia)… behi suhar bat okindegian sartu den arte.

.

Mutil batek behi suharra xaxatu du berau okindegian sartzea lortu duen arte, eta gero arrastaka kasik kabitzen ez den ate estutik atera nahi izan dute, inguruan gazte eta ez hain gazteak oihuka (gizonezkoak gehienak) balentria mugikorrez grabatzen zuten bitartean; libertimendu hoberik!

Gertakaria bizkor zabaldu da sare sozialen bidez, eta informazio gehiagoren eske Hernaniko Udaleko atarian sartu gara. Harritu egin gaitu sokamuturrari buruz bertan aurkitu dugun ohar orokorrak (azpimarrak geureak dira): Arretaz jokatzeko neurriak hartzeko eskatzen dugu, alegia ataria barrutik giltzatua egotea kalteak saihesteko eta bizilagunak kalera ez ateratzea ekitaldiak irauten duen bitartean. Komertzio eta lokalei ere jakinarazpena egiten diegu dagokien neurriak har ditzaten ekitaldiak sor ditzakeen kalteak ekiditeko”.

Euskal Herrian zezenketen kontrako iritzi taldeek inoiz baino indar handiagoa dutenean, animalie ematen diegun erabilerak ika-mikak eragiten dituen garaiotan, pentsatu beharko genuke gure festetan tradizio handia duten sokamuturrekin zer egin… behi suharra ez baita bere kabuz sartu Hernaniko okindegira.

Gure iritzia Kattalin Minerrek txio bidez adierazitakoaren bidetik doa.

Behi suhar bat okindegian, ez bere kabuz sartuaBehi suhar bat okindegian, ez bere kabuz sartua