Beharrezkoa da Euskal Blogarien Elkartea?

Blogeuko kideak Iberdrola dorreanEztabaida piztu da sareetan Blogeuren, Euskal Blogarien Elkartea sortzeko ekimenaren, harira. Mikel Agirregabiria blogariak aurkeztu zuen bere atarian ekimena, eta lehen batzarra jadanik eginda, martxan da proiektua. Baina benetan behar al da Blogeu bezalako elkarte bat? Zuk zer diozu?

Aldeko eta aurkako iritziak argitaratu dira azken egunotan. Mikel Iturriak sua piztu du, ohi bezala harrikada boteaz. Horrelako elkarte bat ez dela beharrezkoa dio, honako konparazio bitxia eginaz: “Athletic-ek Manchester United taldea hankapean hartu zuenean gauza bat ez zitzaidan batere gustatu: taldeak eraman zuen elastiko berdea. Gu gara Euskadiko selekzioa ozenki adieraziz”. Ekimenaren helburuez mintzo da gero: “Erreferentzialtasuna bilatu nahi da eta diru-laguntzak jasotzeko toki bat sortu. Oso ondo. Baina ez kontatu nirekin”.

Gorka Juliok  ere proiektuarekiko bere ezadostasuna plazaratu du Berrian, zein, bere blogean argitaratzen duen zutabean. Mikelekin erabat ados dagoela dio, planteatu den eran ez baitio zentzurik ikusten Blogeuri: “Ahots ezberdinez osatutako sare banatua, blogosfera, ahots bakar batera murrizteak, sare horren aberastasuna erasotzen du”, dio. Gainera euskarak izan duen “tratu eskasa” salatzen du: “Euskaldunok gai tematiko bat dirudigu, bete beharreko kuota bat”.

Hain zuzen Blogeuren wikian blogosfera gaika sailkatu izanak eta gai baikoitzaren ordezkari bat izendatu izanak hainbat haserre izeki ditu. Ikus esaterako twitterren #blogeu hashtag-a.

Zuk zer uste duzu? Beharrezkoa edo komenigarria da Euskal Blogarien Elkartea?

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

Zer duzu buruan “Beharrezkoa da Euskal Blogarien Elkartea?”-ri buruz