Begira nazazu aurpegira, ez naiz zure gosaria ezta zure saria

Begira nazazu aurpegira, ez naiz zure gosaria ezta zure saria

Iruñerriko artista mugimendu jaioberri legez egiten du aurkezpena IAM elkarteak. Festetan ematen diren eraso matxistez nazkatuta, bideo bat egin dute Sanferminen kariaz.

.

IAMek, matxismorik gabeko Sanferminak exijitu eta mezu argi bat dakar “La marcha morada” kantarekin lagundutako ikus-entzunezkoan:

“Ez dira soilik txisteak, baizik eta jarraitzen dieten barreak, umiliazioak, “piropo” eta txistuak, oihuak, ukitzeak, bortxaketak, erailketak…

Eraso matxistak ez dira soilik erasotzaile eta biktimaren kontua.

Erasoak ikusi eta ezer egiten ez dutenek, erasotzailearen alde egiten dute.

Ez hartu barrez zure lagunaren txisteak; bidegabeko egoera bat ikustean, ez ezazu beste leku batera begiratu. Zu, gizon, ez ezazu eraso egin. Baina ez zaitez konplize izan. Ekin.

Gora borroka feminista!”.

Begira nazazu aurpegira, ez naiz zure gosaria ezta zure sariaBegira nazazu aurpegira, ez naiz zure gosaria ezta zure saria

2 pentsamendu “Begira nazazu aurpegira, ez naiz zure gosaria ezta zure saria”-ri buruz

  • Azken Portu 2017-07-06 21:09

    Rap kutre eta gaizki abestuta.
    Horrekin eta aurpegia pintatuz emakumeen eskubideak defenditzen dituzutela uste baldin badute, inozo samarrak dira. Ze planetatan bizi dira?

  • joseba garcia 2017-07-07 06:42

    “Ez dira soilik txisteak, baizik eta jarraitzen dieten barreak, umiliazioak, “piropo” eta txistuak, oihuak, ukitzeak, bortxaketak, erailketak…”
    Argi eduki matxito: txiste bat egitea emakume bat hiltzea da.

    Azken Portu: kapitalismoaren eta diruaren planetan. slogan egokiak esan eta dirua jasotzen den planetan.