Bederatzi euskal herritar atxilotu ditu Guardia Zibilak

Ekinen zuzendaritzako kide izatea egotzirik, bederatzi lagun atzeman ditu Guardia Zibilak Hego Euskal Herrian, Nojan (Kantabria, Espainia) eta Cariñenan(Aragoi, Espainia). Fernando Grande-Marlasca epaileak zuzendu eta gidatu du operazioa. “ETAren inguruko sektore gogorrena” dela diote berri agentziek eta haien lana “ETAren arauak Nazio Askapenerako Mugimenduan betearaztea”.

MzMyOA==

Araban Egoitz Garmendia atxilotu dute; Gipuzkoan Ugaitz Elizaran eta Urko Aierbe; Nojan Aniaiz Arisnabarreta eibartarra; Nafarroan Joxe Aldasoro eta Rosa Iriarte; Aragoin Eneko Conpains iruindarra, eta Bizkaian Erika Bilbao eta Sandra Barrenetxea.  4:00ak aldera hasi da operazioa eta ondotik miaketak; 20 bat etxebizitza eta lokaletan izan dira Guardia Zibilak. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak esan du Intxaurrondoko Zulo Zahar elkartea miatu dutela eta litekeena dela Gasteizko AEK euskaltegian ere sartzea. Atxilotuak inkomunikaturik daude Guardia Zibilaren eskuetan eta AAMk “alarma guziak” piztu ditu “tortura arriskua” dela eta.

Atxilotuetako batzuek AEK, EHE edo Kontseiluan lanean ibili izan dira AAMren esanetan. Bestalde, hedabide espainiarrek ETAren aurkako “kolpe” gisa definitu dute operazioa. ETAk lehenagotik erabakitako su-etena iragarri zuen irailaren 5ean eta ordutik Guardia Zibilek egindako lehen atxiloketak dira hauek.

Irudia | Guardia Zibila 2009ko operazio batean | ukberri | Creative Commons By SA
atxiloketak, ekin, guardia zibila
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

2 pentsamendu “Bederatzi euskal herritar atxilotu ditu Guardia Zibilak”-ri buruz

  • Saiatuko dira baina ez dute lortuko hartu dugun bide berri hau aldatzea.

    Herri batu bat bezala erantzun behar diegu eraso hauei.

    Gora Euskal Herri bake eta askea!

  • Zalantzarik gabe eraso guzti hauek irekitzen ari den garai berria oztopatzeko egiten ari dira.

    Adierazik dioen bezala, ez gaituzte bide hontatik aterako.
    JO TA KE BAKEA LORTU ARTE!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude