Eguraldiaz

images4.jpg

Gaur txolarre bat ikusi dut zela-hala Opel Corsa baten azpian ezkutatzen. Ozta-ozta heldu da halako leku artifizialera, berak baino gehiago agintzen zuen haize zaztarraren indarrak eroanda. Aranondo eta basakanen lore erne berriei ere behatu diet, sekula ez direla aran izango jakin dutenean suizidatzen. Santa gure zakurrak ere ez dit diosalik egin, bere zokoan uzkur, leiho-oholen danbatekoen izuz. Bai, batzuetan, gaurkoa bezalako haizetea denean, txingorra tarrapatari dabilenean mendebaldeko berin eta leiarretan, karramarro izan nahiko nuke. Eta hala erabaki ezkero, txaup, uretara sartu, izkiren artera, lehorrekoak lehorrekoentzat utzirik.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)