Basque is my name

Basque is my name –

Leire Narbaizak Gipuzkoako Hitzan.

.

Bihar amaituko da Basque Country itzulia, Lower Deba Valley-ko Eibarren. San Sebastian region-en dago eskualde hori, as you know. San Sebastian eta Basque Country, oro har, oso ezagunak dira food ona dutelako: pintxos, txorizo eta txakoli. Gainera, Basque Culinary Center ere badago, eta bertan ahalegintzen dira everybody jakintza horren jabe izaten. Very cool!

Basque is my nameBaina Basque Country honetan San Sebastian Region ez da bakarra. Badaukagu Biscay ere, justu Deba Valley-ren ondo-ondoan. Eurek Bilbao Exhibition Center daukate, horretan aitzindariak izan dira. Orain, gainera, Bay of Biscay Festival dute Mundakan, Urdaibai Bird Centerretik gertu, Bermeo Tuna World Capital-erako bidean! Wonderful!

Basque Country honetan ere badugu Green Capital bat: Vitoria-Gasteiz. Bertan orain Wine Berria jaia egingo dute, bertako wine eta txakolina dastatzeko. God save the wine!

Badirudi beste Euskal Herrietan (edo Big Basque Country-n) ez daudela in. Tira, Navarre-n (Navarre shall be the wonder of the world, Shakespeare) hasi dira, eta Navarra wine lovers badute bertan. Good job!

Baina marvelous-ena Twitterren ikusi nuen kartel bat izan zen: Biscay Bay Startup Campus (BBSC) 2019: Where youngs entrepreneurs learn, get inspired and connect. EdiciĆ³n liderazgo femenino (enpresari gazteek ikasi, inspiratu eta konektatzen duten lekua. Emakumezkoen lidergoaren edizioa), eta ilustratzeko adarbakar baten marrazkia! Oh, yeah! Harrapazank, Txiribiton!

Full experience bat ere agintzen dute abonua erosiz gero; izan ere, formakuntza tailerrak, ponentzia inspiratzaileak, speed eta mentoring sesioak, eta muturreko networking-a izango da bertan. Hori bai, euskarazko berba bat ere ez da ageri kartel osoan! Larriena da antolatzaile nagusia Euskal Herriko Unibertsitatea dela (Bilbao Valley izeneko zerbait ere badago tartean). Gainera, laguntzaileak Zitek, Bizkaiko Foru Aldundia eta Getxoko Udala ere badira, beste batzuekin batera. Nolatan onar dezakete erakunde publiko horiek horrelako kartel bat, erdara hutsean dagoena, gainera? Zelan izan litezke erakunde horiek hain kosmopaletoak horrelakoak diseinatzean? Langile batzuek horrelako izenak asmatzen denbora ematen dutela pentsatze hutsak gogotxartu egiten nau, eta hori gutxi balitz, denon diruarekin dihardutela jakinda, sumindu. Baina ez ote dago arrazoi ezkutuagoren bat horren atzean?

Kontua da halakoak ikusten ditugun ia guztietan ingelesaren presentzia absurdo horrek, testua iluntzeaz gain, euskara ostentzen duela. Gaztelania nabarmentzen da ingeleskada horien guztien artean. Euskarendako ez dago espaziorik. Beraz, euskara desagertu egiten zaigu paisaia linguistikotik.

Izendatze mordoilo horien bidez moderno itxura eman nahi dute, baina baldarkeria eta ezjakintasuna baino ez dute nabarmentzen. Munduko hiritar (citizen of the World) direla azpimarratu, eta txokokeria txikiek, euskara bezalakoak, izpiritu kultura gabekoa adierazten dutela aditzera eman nahi digute. Eta betiko moduan, horrelakoetan ere gaztelania irabazle, euskara baztertuta mundurako pasabide naturaltzat aurkezten zaigulako. Dena all right, my friend!

Basque is my name Basque is my name Basque is my name

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.