Basque Culinary Center munduko sukaldari onenen eskutan

MzAxNw==

René Redzepi (Danimarka), Yukio Hattori (Japonia), Mássimo Bottura (Italia), Michel Bras (Frantziar estatua), Dan Barber (AEB), Gastón Acurio (Peru), Alex Atala (Brazil) eta Heston Bluementhal (Erresuma Batua) izango dira Ferran Adriàk zuzendutako Basque Culinary Centerreko (BCC) aholkularitza taldeko kideak. 

Sukaldari kataluniarrak proiektu honek duen garrantzia sozioekonomikoa azpimarratu du eta adierazi du, “lokalismoak” alde batera utzita, herri ezberdinen arteko elkarlana sustatuz munduko ‘erreferente’ bihurtu behar duela BCCk. René Redzepi sukaldariak esaten duenez horrelako zentroek sukaldaritza beste era batzuetan ikertzeko balio behar dute; hala nola, psikologia edo antropologia ardatz bezala hartuta. 

Badirudi munduan erreferentzia izateko jaio den proiektua 2011. urterako osotasunean martxan izango dela. Ea esandakoak egia bihurtzen diren. 

Ekaitza bainuontzi batean