Basagoiti Vanity Fair-en

Nazioarteko bitartekariek (“Estos tipos que vienen de Sudáfrica y de Irlanda”, bere hitzetan) Euskal Herriari buruz ezertxo ere ez dakitela uste du Basagoitik. Hain zuzen ere, bitartekaritzaren mertzenarioak direla dio, bake-hitzaldien bidez poltsikoak ondo betetzera etortzen direlako. Gainera, ETA indartzea baizik ez omen dute lortzen, negoziatzaile estatusa ematen diotelako. 

Gordin hitz egin du Basagoitik Vanitiy Fair aldizkarian. Ez dira bitartekariak izan, alderdi popularreko kidearen erasoen jomuga bakarrak.

Indarkeriaren amaierarekin negozioa egiten duten “lotsagabeak” ez baititu gogoko: “Ziur naiz, Ibarretxeren gobernuak ETArekin izandako bitartekaritzaren negozioa finantzatu zuela”.

Lopezekin duen harremana, maitasuna baino, sexua dela esan du. “Baliteke PSEren baitan, nor edo nork Batasunarekin zerbait egiteko tentazioa izatea”, gehitu du, mesfidantza sortu asmoz.

Hurbileko irudia eman nahi izan du, bere garaian Patxi Lopezek egin zuen bezalaxe. Ez ditu ordea haren akatsak errepikatu. Lehendakaria sofan eserita agertu zen eta krisi garaian jarrera lasaiegia izatea leporatu zioten. Basagoiti hondartzan ageri da, olatuei ostikoka.

Euskara maila aurreratua duela dio, eta hezkuntza elebiduna jasotzen duten alabek lezioa hartzen diotela.

Aldizkarian “Riesgo controlado” hitzez laburutu dute EAEko PPko buruaren egitekoa. “Genovako politika kritikatzen du, Rajoyren bedeinkapena galdu gabe. Patxi Lopezekin batzen da, lagun min bilakatu gabe”. Orekaria dela idatzi dute, baina azpian sarea duen horietakoa.

MjY1MQ==

Irudia | Basagoiti olatuei ostikoka | vanity fair | LGPL

5 pentsamendu “Basagoiti Vanity Fair-en”-ri buruz

  • gotzon barandiaran arteaga 2010-06-18 09:54

    Eta Egigurenek zer dela-eta esan du tipo honek bideratu behar duela Lopezekin batera ETAren amaiera ekarriko duen prozesua? Niri nardagarria eta onartezina egiten zait asteon oxigeno barik utzita milaka euskal herritar hil gura dituen Jose Maria Pastor eta Basagoiti bezalakoei komunikabide publikoetan horrenbeste tarte ematea, ezelango diru publikotik bizitzea, legebiltzarrean egon ahal izatea edota euskaldunon bizimoduan eragiteko botere amini bat izatea. Ezin dugu lorik hartu jendilaje hau euskal politikatik at bota arte.

  • Egigurenena pse ren estrategia elektoralean sartzen da. kalkulu hutsak. Egiguren eta bere marketing plana

  • ene bada....... 2010-06-18 16:33

    Oso patetikoa da, ezta?

  • Norbaitek -Napoleon izan zela uste dut- esan zuen herri guztiek merezi dutena baino ez dutela izaten. Hala balitz, hobe dugu ez pentsatzea zer-nolako bekatuak egin ditugun euskaldunok dauzkagun agintariak edukitzeko:

    EAE: Besugoiti-Lopez bikotea
    NFE: Sanz

    Iparraldeaz gutxi dakit.

  • Gorka, oso aldrebesturik ez bagabiltza, Winston Churchill izan zen esan zuena: “Herri bakoitzak, merezi duen gobernua dauka”.