[Barretartia] Garagardoa

[Barretartia] Garagardoa –

[Barretartia] Garagardoa

«Umorea, euskara eta sormenarekin batera, beti izan da nire bizitzan zutabe garrantzitsua, eta hori dela eta 2012an Barretartia bloga ireki nuen, umorezko eta umoreari buruzko euskarazko gunea».

Idoia Torregarai Martija (Usurbil, 1974)

.

Zuetako asko oporretan egongo zarete, eta oporretan zerbait egiten baldin baduzu, hori jan eta edatea da. Zenbat taberna eta txiringitotan hartuko zenuten kaña fresko bat? Garagardoa gehien edaten den edarietako bat da.  Ba hain zuzen ere gaur garagardoari buruz hitz egitera nator.

Galdera: Garagardoa gustuko duzu? Ez? Zein motatakoa? Zein da garagardoa hartzeko zuretzat unerik onena?

1.- ZURITOa izen euskaldunetan euskalduna dela usteko duzue, baina bai eta zera ere! Izena Cordobako torero baten ezizenetik dator: Gabriel de la Haba Vargas “Zurito”. Bere aitonak begi inguruan orbain zuriak zituen, uso zuriten antzera. Donostiako koadrila batek 60. hamarkadan peña bat zuen toreatzaile honen izenarekin, eta kaña erdia ateratzeko eskatzen hasi ziren, eta Zurito izena jarri zioten. Atera zurito bat, mi arma!

2.- Garagardoa historikoki emakumeen edaria izan da. Asmatu zenetik (8.000 urte), emakumeen esku geratu zen bere produkzioa. Egiptoko faraoien garaian ere horrela zen, eta beraiei esker garagarra maltan bilakatu zen, hau da, hartzigarriak diren azkukrean bihurtzen da. Piramideetako langileei ere garagardotan ordaintzen omen zieten (mozkortzeko eta ez kexatzeko). Erromatar garaian ere emakumeen esku, eta baita Erdi Aroan ere. Iraultza industrialean orduan emakumeak bigarren mailan geratu ziren.

3.- Zenosilikafobia, baso hutsari beldurra edukitzea da. Beldur hau duten pertsonak aurkitzea erraza da sagardotegietan eta kintoen afarietan. Fobia izango dute, baina beti nahiago izaten dute edalontzia beteta ikusi.

4.- Garagardoa tamainan edaten dutenek bihotzekoak emateko aukera gutxiago dute, kolesterol txarra eta odol koagulazioa murriztu egiten dituelako. Horretaz gain, bataz beste, garagardo edalontzi batek 90 kaloria izaten ditu, beraz, ez du hainbeste gizentzen eta fibra asko du. Tamainan edatea esan dut, e? 2- 3 kaña eguneko.

5.- Garagardoa cannabisaren lehengusua da. Garagardoari zaporea ematen dion lupulua cannabaceae familiakoa da, marihuana landarearen antzera. Bat baino gehiago saiatu izan da familiako biak garagardo batean jartzen, baina nola esan… nazkagarria dago eta esperimentua ez da ondo atera.

6.- Zure autoari bota garagardoa. Brewtroleum Zelanda Berriko garagardotegi batek merkatuan jarri duen produktu berria da. Garagardoaren produkzioko hondakinak hartu eta bioerregai bat sortu du. Erregai honek %8 karbono dioxido gutxiago sortarazten du. Gasolindegira iristean horrelako zerbait aurkituko genuke.

7.- Bikingoen arabera, hiltzen zirenean paradisura joaten ziren, Valhalla-ra, eta han zer aurkituko zuten? Eternitate guztirako garagardoa bere errapeetatik emango zien ahuntz erraldoia (Heidrun). Ba ez dago gaizki bikingoen paradisua, ezta? Lasai egon, euskaldunentzat prest daukat eta gure propioa. Bikingoek ahuntza? Ba guk Akerbeltz!

[Barretartia] Garagardoa