Barre egiteko moduez

Beti izan dut guztiz argi barre egitea baino gauza hoberik ez dela, osasungarria izateaz aparte, ingurukoak ere alaitu egiten baititu. Bizi dugun garai honetan aurrera jarraitzeko botika ona dela deritzot, egunerokoaz ahaztu eta ahal den heinean hortzak erakutsi bizitzari.  Egunero praktikan jartzen dudan zerbait da, beraz, barre egin eta eragitearen terapia. Barre Tartia bloga ere famatua da horretan, botika ona.

Baina barre egiteko moduak mila dira, pertsonala da oso. Bada zaratarik egin gabe egiten dutenak, edota beste kontinente batzuetatik ere entzun daitekeen algara¬† zaratatsua daukatenak. “A”-rekin egiten dutenak barre, edo beste lau bokaletako batekin, baita bokalik gabe barre egiten duenik ere.

Barrezka

Barrezka

Idatziz ere ezberdin adierazten da momentu, egoera animiko edota adierazi nhi duzunaren arabera. Hau izango litzateke, gutxi gora-behera, nire barrearen hiztegia, idatziz zein ahoz ia berdin erabiltzen dudana:

Aaaajajajaja: Zerbaitek grazia handia egin eta geldiezina bilakatzen den barre algara

Aha aha aha: Negarrez ari zarela norbaitek barre eragiten dizunekoa, barrea zein negarra, biak adierazi litzazkeena

Jaja: Piroporen bat hartu edota zerbait atsegina entzutean egiten den barre tontoa

Ja, ja, ja: Entzun edo ikusitako horrek graziarik ez duela adierazteko modu bikaina

Jejeje: Pizpirinarekin izaten den barrea, askotan e-a luzatzen da, gainera: “jeeejejeee”

Iiijijiijijiji: Pizpirina zertxobait gehiago bilakatzen denekoa

Jojojo: Graziaren bat egin eta gero edota gaiztakeriaren bat egitean irteten den barrea, “ze grazia dudan” esaten bezala

Juas juas juas/kar kar kar: Esan duzunak sekulako grazia duela uste duzunekoa

Jujuju: Norbaitek beste bati itzelezko bronka bota ostean ikusten duenak, harriturik egiten duen barre antzekoa

Uajajaja: Nahi dena lortu edota gaiztakeriaren bat pentsatzen aritzen denekoa

Hona hemen interneten barrea nola adierazten denaren inguruan Barre Tartiak idatzitako sarreratxoa: Nola egiten duzu barre interneten?

 

Baina, kontaidazu, eta zuk nola egiten duzu barre??

 

 

 

 

Algara, barrea, botika, poza
Iraitz Madariaga

TXO !! - Kazetaria ikasketaz eta sare sozialetan espezializatua pasioz. Ez dut arrain gehiagorik izan, denak hiltzen zaizkit, orain jatera mugatzen naiz.