Barkamen eske, #155ariEZ manifestazioaren arrakastagatik

Barkamen eske, #155ariEZ manifestazioaren arrakastagatik –

Barkamen eske, #155ariEZ manifestazioaren arrakastagatikZapore mingotsa utzi dit azaroak 4ko Bilboko manifestazioaren biharamunak. 155. artikulua salatzeko manifestazio arrakastatsua egin, eta zertaz hitz egin zen astelehenean? Euskal Herria ez da Katalunia.

Hemen ez ditugu hango hedabide publikoak. Ez galtzeko modukoa da astehenean Radio Euskadiko Ganbara saioko kazetariak Gure Esku Dagoko Zelai Nikolasi egin zion galdeketa (2h20min-tik aurrera hasten da). Ez da zaila Zelai itsutzen duen foko zuri bat imajinatzea bere aurpegi aurrean. Ikaragarria.

Han milioka pertsona mobilizatu dituzte hainbat urteetan zehar kristaltxo bat ere apurtu gabe. Hemen larunbateko manifa ostean pintaketak agertu dira hainbat batzokietan. Urrun daukagu, oraindik, Kataluniako kultura ez biolentoa.

Prozesuaren motorra diren hango mugimendu sozialak ez dira hemengoak. Larunbateko manifestaziora EAJ ez dator, eta Gure Esku Dagok egiten du autokritika. Hedabideak ikusita, badirudi Gure Eskuren errua dela EAJk manifan ez parte hartu izana. Aizue, EAJ erabakitzeko eskubidea duen alderdi autonomo bat da, eta egokiena iruditzen zaiena egiten dute. Hori ez dago gure esku, ez dago Gure Eskuren esku.

155. artikuluaren aurrean GEDek uste du Euskal Herrian mobilizatu egin behar garela. EAJk uste du ezetz. Zer egingo luke Kataluniako mugimendu sozialak? Manifestazioaren arrakasta hauspotu eta alderdi abertzale batek ez parte hartu izana tristuraz azpimarratu, akaso deitoratu, are kritikatu, agian.

Hemen, ordea, autokritika da egiten dena, “ez dugulako asmatu EAJ erakartzen”. Autoflajelazioa; beste harri bat gehiago motxilara. Ia ia, mobilizazioaren arrakastagatik barkamen eske gabiltza… Baina, zer gertatu da, benetan?

Nik, hemen, nire ikuspegia emango dut. Ea jende gehiagok parte hartuta, pasa dena ahalik eta modu zintzoenean deskribatzea lortzen dugun:

Urriaren 24ko astea da. 155. artikulua etortzear, eraso larria demokraziari, gure aurka ere erabil daitekeena. Erantzun ahalik eta zabalena prestatzeko beharra, bilera (EAJ ez dator eta dio manifestazioan ez duela parte hartuko) eta prentsaurrekoa urriaren 26rako aurreikusten da, Puigdemontek DUIa aldarrikatuko duen eguna (printzipioz). El Correo-ko albiste honekin esnatzen gara 26 hartan.

OlatzBarriuso

Eta ondoren dator EAJ manifara ez atortzeko arrazoia azaltzen duen albistea: Puigdemontek DUIa aldarrikatu ordez hauteskundeak deitzeko lanean dabiltza jo eta su Urkullu eta Ortuzar. Osteguneko prentsaurrekoa bertan behera utzi eta astelehenera pasatzen da, ostiral hartan bertan DUIa eta 155.a baitatoz.

Gauzak horrela, normala denez, manifestazioaren deitzaileek adierazpen bat adosten dute, manifestaziora joango direnek partekatzen dutena idatzita; ez, etorriko ez direnei gustatuko ez zaien zerbait jartzeko beldurrez idatzita.

Beti esan izan da zentsura eraginkorra dela, baina askoz gehiago mugatzen gaitu autozentsurak, aurrera egitea galarazteraino.

Saiatu ginen ahalik eta manifestazio zabalena egiten, ezin dugu inor behartu parte hartzera, ordea. Ginenon artean gauzak ahalik eta egokien egiten saiatu ginen, eta emaitza oso ona lortu genuen, aurreko bi manifestazioetan baina jende gehiago bildu baikinen Bilbon. Zorionak manifestazioko deitzaileei, bene-benetan!

Barkamen eske, #155ariEZ manifestazioaren arrakastagatik

10 pentsamendu “Barkamen eske, #155ariEZ manifestazioaren arrakastagatik”-ri buruz

  • Benetan, uste dut txakalaldi batean gaudela. Eta luzerako izan daitekeela dirudi gainera. Oinarrian ari beharko genuke lanean, baina honezkero zahartuxeak, indarrez urri eta animoz apal gaude.
    Zer egin dezakegu?
    Teoriko franko ageri da bazterretan, baina porrot egindako aparato ortodoxoa hor dirau: egin ez eta besteei utzi ere ez. Ai, ai, nolako zoritxarra!

    • Txakalaldia beharrean erabateko gainbehera esango nuke. Mobilizazio soziala, militantzia eta auzolana bezala, beherantz doa azken urteetan.

      Begiratu manifestazioetako batez besteko adina eta atera kontuak. Gure Esku Dagoren azken galdeketetako emaitza patetikoak ere jar ditzakezu adibidetzat. Gazteriak alternatibak eskatzen ditu eta bere kasa sortzen ari da asko, baina abertzaletasun instituzionalak (Sortu etaEHBildu ere barruan, postureo iraultzailea gorabehera, EAJ zer esanik ez) ez du berak kontrolatzen ez duen ezer egiten uzten. Elektoralismoak ez dauka herri honen arazoak konpontzeko gaitasunik, eta edozein alternatiba proposatzen duena zentsuratua edo ignoratua da, euskarazko hedabideetatik hasita. Hau dena etxekalte da nazio ikuspegitik begiratuta, baina batzuk beren poltronetan bertan goxo daude herria pikutara doan bitartean.

      • Galdeketek arrakasta gutxi izatea nahi dutenek zabaltzen dute parte hartze oso eskasa dutela. Baina Katalunian ere halako parte hartzeak izaten zituzten. Ariketa oso baliagarriak dira erabakitzeko eskubidearen alde jendea kolektiboki antolatu eta aktibatzeko. Bestela, eta posta honekin lotuta, El Correon, EAJren bertsioa: http://www.elcorreo.com/politica/gure-esku-dago-20171112234922-nt_amp.html

        • Herri honetako mobizazio tradizioarekin eta abertzale kontzientziatuen ohiko inplikazio soziala kontuan hartuta errealista deritzot parte hartzea eskasa izan zela esateari.

          Erabakitzeko eskubidearen aldekoak elkartu eta aktibatzeko erabilgarriak direla ados, baina diskurtsoan hankamotz eta eraginkortasun politikoan hutsal direla onartu beharko didazu. Min ematen dit lehen argi independentzia oihukatu eta herri honen aske izateko eskubidea defendatzen zutenak orain ‘erabakitzeko eskubidea’ bezalako kontzeptu abstrakto eta sobera politikoki zuzenaren alde egiten ikustea. Desarmatze ideologiko hori egin ondoren, beste joera ideologikoetako pertsonak zein puntutaraino erakarri dira? Merezi izan al du lehengo helburu ideologikoei muzin egiteak leialtasun ziurrik gabeko dozenaka pertsona batzuk erakartzeko?

          Bukatzeko, zintzilikatutako EAJren bertsioa gizartearen gehiengoak du GEDrekiko, batez ere ‘buenista’ eta ‘inuzentea’ deitzen dieten zati hori esango nuke. Ondo izan

  • ganbaratxotik 2017-11-12 20:37

    Ba aizue, ni gero eta argiago dakusat gure arazoaren gakoa: alferkeria. Hemen ere giza-faktorea da giltza eta zoritxarrez erakundeetan jende nagia dugu. EAJn ez dago lanerako gogorik. Pedagogia egin, jendea motibatu, ilusioa sortu,estatuari aurre egin,Europa konbentzitu, militantzia kalera atera, autobusak antolatu, Espainiako hedabideeri aurre egin, diskurtso prppio eta berria sortu….oso gogorra egiten zaie.

    • EAJ-ren boto gehiena erregionalista da. Beraz alderdia ez da boterea galtzen arriskatuko, EAJ-k nahiago du PP eta PSOE-ren arrain-sardan arrantza egitea.

  • Kataluniatik 2017-11-12 23:19

    Katalunian bizi den euskaldun baten ikuspegia:

    Ados nago Euskal Herrian txakalaldi batean gaudela, mobilizazio soziala, militantzia eta auzolanaren gainbehera era aipatzen dituzue. Urte luzaroz europako herri mugimendu aktiboena izateaz harro geunden, ezker mugimendu iraultzaile eredugarria geneukanez. Orain gauzak aldatu dira eta denak dira kexak.

    Katalunian gaur egungo mugimendua ez da ezerezetik sortu. Azken hamarkadetan kataluniako mugimendu soziala eta herri eraikuntza gutxietxi egin ditugula uste dut euskal ikuspegitik. Pixkanaka pixkanaka mugimendu sozial ugari ibili dira lanean, herria sortzen. Hizkuntzarekiko egin duten lana ere ez da makala. Behin lan izugarri hori eginda, denok dakigun “estatut”-aren afera gertatu zen, herri hori aktibatu zuena.

    Euskal Herrian herri izaera zabal hori falta dela uste dut momentu honetan. Noski, euskaraz hitz egiten dugunon artean mugituz gero, zaila da jabetzea, baina gutxiengoa gara. Iragan ez hain urrun konbultso batetik gatoz, zeina oso polarizatua egon den urte askoz (katalunian orain arte ez bezela). Uste dut orain independentzia lehenengo helburu jarri baino, herri izaera sortzeaz arduratu behar garela, lehenengo helburu bezela hizkuntza jarriz. Urte apalak izango dira agian independentziaz ez hainbeste hitz eginez, baina hamarkada pare batetan bere fruituak emango ditu seguru. Katalunian urte gutxitan independentista gutxi izatetik mugimendu hau sortzera iritsi dira. Partidu politikoei gutxiago begiratu eta goazen herri mugimenduak sortzera, zeinak euskara eta euskal izaera izango dituztenak helburu.

    Gauza bat eduki behar dugu argi euskaldunok: Ez gara katalunia eta ez gaude egoera soziologiko berean.

  • Koldo Mediavillak larunbatean gai honi buruzko artikulu oso argigarria idatzi zuen. Bertan zioen Gure Esku Dagok ez zituela Katalunian gertatzen ari denaren harira mobilizaziorik deitu behar: “La situación política en Catalunya ha llevado a GED a impulsar, promover y participar en diversas movilizaciones. Siendo entendible la cercanía y solidaridad con lo que en Catalunya acontece, creo que ese nuevo activismo desarrollado ha sido una equivocación. Una posición errónea, sí;porque al hacerlo, y tal vez sin pretenderlo, Gure Esku Dago ha entrado en un terreno de competencia con los partidos políticos y sindicatos.” http://m.deia.com/2017/11/11/opinion/tribuna-abierta/leccion-aprendida

  • Hego, hauteskunde espainiarrak etortzen direnean bere botoari gehien eusten dion euskal alderdia EAJ da, ezker abertzaleari andanaka joaten zaizkio botoak ezker espainolaren lerroetara. Beraz, sinplifikazio gutxiago

    • Eta? Horrek ez du esan nahi EAJ bozkatzen dutenen gehiengoak independentzia nahi dutenik, autonomia handiagoa ordea bai. Hirietan eta zona euskaldunetatik at independentziaren aldeko jeltzaleak gutxi dira, eta are gehiago PSOE eta PP-ren krisiengatik eta Bildu ez irabazteko beldurrez EAJ bozkatu zuten sozialistak eta popularrak kontuan baditugu.

      Gauza bera gertatzen da Bildu bozkatzen dutenekin, hirietan, zona euskalduneetatik at eta euskal zonetan bizi diren espainiar jatorrizko askok Ahal dugu bozkatu zuten.