Barcinak, Nafarroan ETB eragoztearen zergatiaz: “Nafarroaren interes orokorra lehenetsi behar da”

Barcina

Barcinak, Nafarroan ETB eragoztearen zergatiaz: “Nafarroaren interes orokorra lehenetsi behar da”

[Irudian: “Ez!!! (Telebistaren) agintea nirea da, izorra zaitezte!]

EITB Nafarroan ikusteko eskatu dute Sakanan (Berria, 2014-5-1)

EITB Nafarroan ikusteko eskatu du Sakanako Mankomunitateak. Sakandar talde batek igorri dio eskakizuna mankomunitateari, eta aho batez onartu dute. ETB Nafarroan lehenbailehen lurreko telebista digitalaren bidez ikusi ahal izateko bide berriak lantzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari. 2009. urtetik ETB [1 eta 2 bakarrik] soilik analogikoan ikus dezaketela gogoratu dute.

 

14 pentsamendu “Barcinak, Nafarroan ETB eragoztearen zergatiaz: “Nafarroaren interes orokorra lehenetsi behar da””-ri buruz

  • Juan Aleman 2014-05-02 12:41

    Euskal Gobernuak eta EAJtak hain gutxi al dezakete? Gu Nafarroako euskaldunoak hain gutxi al dezakegu? Euskaldunok kontsumismoak harrapatu gaitu. Ez dut beste azalpenik topatzen ahal.

  • Marta Zubieta. 2014-05-02 17:20

    Etb digitala Nafarroan.

  • Euskaldunok euskarazko komunikabideak izateko eskubidea izan behar dugu.

  • Imanol Biurrarena 2014-05-05 07:44

    Nabarra euskaldun,telebista euskaraz!!

  • Argi izan behar dugu ETB Nafarroan digitalki ikusi ahal izateko gobernu aldaketa behar dugula. UPNrekin ez dugu euskararen alorrean ezer (onik) espero.

  • Nolanahi ere, ezin ditugu gauza guztiak gobernu aldaketarako utzi. Eta gobernu aldaketarik ez bada?
    80 hamarkadatik ez da mobilizaziorik izan ETB ikusi ahal izateko, nik dakidala. Euskararen kontra egiten duen guztia kasik debalde ateratzen zaio Gobernuari. Euskararen arloan borroka bakar bat ere ez da planteatzen “irabazi arte”: eremu erdalduneko euskarazko irakaskuntza dela, ETB, Administrazioa, eremu euskalduneko medikuak eta liburuzainak…
    Argi geldi bedi: hau ez da inoren kontrako kritika, badakit jende asko ari dela lan handia egiten.

  • Naparroanekin ia guztian ados.
    Nik neuk alderdi abertzaleei, bai Bilduri, eta batez ere Geroa Bairi luzatzen diet kritika. Ezer gutxi egiten ari dira euskararen alde Nafarroan. Geroa Baik, bereziki gutxi, bere webgunetik bertatik hasita (espaƱol ia hutsez). Euskararekin arduratzen dira interes elektoralarengatik, baina ez dute ez batzuek ez besteek, euskararentzat aurrera begirako proiekturik.
    Udaletatik eta mankomunitateetatik gauza asko egin daitezke. Ez bada egiten, borondaterik ez dagoelako da.
    UPN-PSN-PPrena ez da erru guztia.

  • Itzain, nik uste ETBren aferan alderdi horiek, eta Geroa Baik zehazki, hainbat ekimen egin dituztela. Nafarroako Parlamentuak onartu zuen, Geroa Baik hala proposatuta, ETB Nafarroan digitalki ikustea. Arazoa, ordea, Gobernuan dago, beste behin ere Parlamentuan onartutakoari kasu zipitzik ere egiten ez diolako. Eta zer egin dezakegu? Ba agian hamaikagarren manifestazioa egin beharko litzateke baina badakigu UPNri horrek bost axola diola. Ni ezkor xamarra naiz benetan, gobernu aldaketa egon ezean honelakoak behin eta berriz errepikatuko dira.

  • Alderdi bi horien, eta bereziki Geroa Bairen jarduna, euskararen inguruan, UPNren etengabeko erasoei erantzun puntualak ematean oinarritzen da. Geroa Bairen ohiko jarduera erdara hutsezkoa da, bai interneten, bai erakundeetan ere, eta euskararen sustapenean minimoetara mugatzen dira, hots, talde euskaltzaleei sustapena ematera, ikastolei eta D ereduari babesa eta sustapena ematera, eta udaletan euskara zerbitzu oinarrizko batzuk egon daitezen bermatzera. Bestela esanda, euskaldun tematiok (tematiak garenok) euskaraz egiteko aukera batzuk izan ditzagun espedientea betetzen dute, baina ez da euren hizkuntza. Euren hizkuntza, eguneroko jardunean erdara da. Ikus bestela antolatzen dituzten jarduera GUZTIETAKO hizkuntza zein den, bai aurrez aurrekoan, baita sarean ere. Ezker abertzaleari ere gertatzen zaio hori neurri handi batean, baina Geroa Bairen kasuan sistematikoa da.
    Adibiderik nahi?

  • Nolanahi ere, Nafarroan, Bilduz eta Geroa Baiz aparte, bada jende gehiago. Herritarrak gaude, eta zerbait egin dezakegu! Hobe hamaikagarren manifa egitea, deus ez egitea baino!

  • Eta hamaikagarren manifa egin baino askoz hobe, udal abertzaleetako ordezkari askorengana jo eta pulamentu apur bat egin dezaten exijitu. Manifestazioetan “euskaraz bizi nahi” omen duten herritar eta politikari elebidun erdarapraktikanteak ikusteaz aspertuta gaude.

  • Udal ordezkari abertzaleetan ez dut konfiantza handiegirik. Nire herrian Bilduk gobernatzen du gehiengo osoz eta euskararen sustapenean ezer gutxi egiten dutela esango nuke. Gai zehatz honetan udal ordezkariek gehienez mozio bat onartuko dute, prentsan agertu (hori bai gustatzen zaie) eta askoz gehiagorik ez. Eta “Naparroan”ek esaten duenaren arira egia da duela urte dexente ETB ikusteko manifak eta egin zirela baina urteak joan dira, euskarari egindako erasoak salatzeko hamaika manifa egin dira baina foru administrazioak ez du euskararekiko jarrera aldatu, kontrakoa baizik. Euskara beraien interesendako etsai ikusten dute eta hor ari dira, etengabean “lanean”.

  • euskaleuskaltelebista 2014-05-07 09:47

    noiz izango da EiTB euskal irrati-telebista bat? euskarazko benetako edukia ekoitzi, eta zergatik ez, atzerritar edukia jatorrizko hizkuntzaz eta euskaraz azpi-titulatua?

  • fuck me.