“Banderitisak” futbola jo du

Sukarra baino azkarrago hedatu dira banderak kirol kamisetetan, gure inguruko futbol taldeak horren erakusle. Gero eta muga gutxiagoko mundu honetan aldarrikapen nazionalak futbol kamisetetara heldu dira. Ikusi bestela zenbat ikurrin eta piperpoto azaldu diren azken aldian.

Mugarik gabeko munduan nazionalismoak modaz pasata daudela diote batzuk, besteek, inoiz baino helduleku garrantzitsuagoak direla identitate nazionalak.

Futbolak (eta errugbiak) bere egin du banderak astintzeko betebeharra. Gehiago saltzen ote da? Nazioa errepresentatzen al dut kirolariek?

Auskalo, kontua da “banderitisak” kirol kamisetak hartu dituela. Gustatzen al zaizue ikurrina ibiltariaren estiloa?