‘Bakegintzarako lan-talde irekia martxan’, trumoiak Aralarren

Politikariak parlamentuanAralarrerako ekaitz iragarpenak beteko dira antza denez. “Bakegintzako lan talde irekia” martxan jarri baita EAEko parlamentuan; EAJ, PSE, PP, IU, Ezenarro, Basabe eta Erostarberen aldeko bozkekin. EAk, UPyDk eta Dani Maeztuk aldiz, aurka bozkatu dute. Hankamotz da eztabaida mahaia, bilintzi-balantza.

Ordezkari diren alderdiaren gehiengoari entzungor, Aintzane Ezenarrok, Mikel Basabek eta Oxel Erostarbek “bakegintzarako lan-talde irekiari” babesa ematea hautatu dute. Mila argudio datozkit burura hau justifikatzeko, guztiak ere hanka motzak, EAEko parlamentua bezain hankamotzak gutxienez. Oinarri sendoa behar lukeen mahai bat osatzeko, sakontasun handiko akordioa da beharrezko, ez baitoaz legetxo bat edo neurritxo bat eztabaidatzera, etorkizuneko elkarbizitza eta akordio politikoa baizik. Eta parlamentuan kontsentsua lortu duten haiek, ez doaz bide horretatik.

  • Aintzane Ezenarro (Aralar): “Konfidantza boto bat eman behar zaio lan taldeari, inork ez baitu galduko eta denok irabaziko baitugu”

Badirudi presa dutela akordio hori ixteko. Akordio hori lortzeko denborak bortxatzen ari dira, oraindik Ezker Abertzalea (tradizionala) ez dagoenean. Ez dute itxaron nahi demokratikoki indarrak oreka daitezen agoran (Balizko parlamentua Amaiurrekin). Bakoitzak neurrira egindako bozgorailuetatik egin dezan berba. Bakoitzari tokatzen zaion indarraz. Indar demokratikoaz. Bai, presa dute, bai baitakite laster ez dutela orain duten altabozik izango.

  • José Antonio Pastor (PSOE): “Demokratok ez dugu itxarongo Ezker Abertzaleak demokraziara eta legalitatera bidea egin arte”, “Ezin du eskatu presentzia parlamentarioaren antzeko zerbait, bere interesen arabera”

Akordio honen arabera, sortutak “foro ireki” horretan, parlamentuz kanpoko pertsona eta eragileek parte hartu dezakete, baina, parte hartzaile finko bakarrak parlamentariak izango dira. Denok dakigun legez, ez dago Ezker Abertzaleko (tradizionaleko) parlamentaririk.

  • Mikel Arana (IU): “Datorren legealdian honekin lanean jarraitzea espero dugu eta orduan parlamentuan inor ez faltatzea, denek aukera berdinak izan ditzaten” 

Badu legitimitaterik EAEko parlamentuak halako erabakiak hartzeko? Zuzen jokatu dute Aralarreko partaideek? Ikusten diozu etorkizunik urratzen hasi berri diren bide honi? Zer diozu?

 

*Adostutako testuak dioena hemen.

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

20 pentsamendu “‘Bakegintzarako lan-talde irekia martxan’, trumoiak Aralarren”-ri buruz

  • Nik uste dut Aralarkide hauek ez dutela beren burua Amaiurren “urturik” ikusi nahi, koalizioan joanda, seguruenik, ez baitiote orain daukaten botere mailari eutsiko, norbanako gisa, ez alderdi gisa. Gustura daude ipurdia eserlekuan berotzen, eta ez diote utzi nahi konfort horri. Bestela ezin da ulertu beren alderdiaren %90i bizkarra ematea. Pegagarria da batez ere garai hauetan, herritarrak indar metaketa saritzen ari direnean, zatiketaren kaltetan. Aretxabaletan ere antzeko zerbait gertatu da, Aralarrekoak gobernuan sartu ziren eta, ikusi dutenean ez daukatela nahikoa protagonismo, gobernua utzi eta oposizioan sartu dira. Negargarria da, benetan. Nire ustez PNVrako jauzia prestatzen dabiltza… argi ibili.

  • PNV? Posible ote?

  • pnv? ez det uste. jende askori arrigarria iten ziagu zein merke atera zaion ezker abertzaleari 30 urtetan eragindako preistorizismoa.

  • Bai, PNV. Ikusitakoa ikusita, Aralar egiten ari den bidea, nire ustean, EAk egin zuenaren antz handia hartu du. Gipuzkoako boteretxoarekin bertangoxo zeuden Galdos and company haiek, indar metaketara jo beharrean, zeukatentxoari ondo oratzera jo zuten (gogoratu abertzaletasun instituzionalaren kontu hura), eta gero, behin EAtik atera eta Hamaikabat izeneko munstroa sortu ondoren, han joan ziren Urkulluri azpialdeak jorratzera. Azkenean, denok dakigu zein izan zen istorio haren bukaera tristea. Baiki, Ezenarroren ibilbidea Galdosenaren ildotik doala iruditzen zait…

  • Aintza eta eskainua hiruentzat! 2012-03-31 00:14

    Beno, diskurtso ederr asko eta hiz polita asko jaurti ondoren, agerian geratu dira hiru pertsona hauen etika.
    Ez bazeuden ados beraien alderdian hartutako erabakiarekin joatea zen zintzoena eta eskainuak alderdiari bueltatu.
    Zer uste zuten b akarrik beren aurpegi polita eta moderno janzkeragatik aukeratu izan zituztela, besterik ez’ Eta gainera beren eskainuak lortu zituzten ezker abertzalea ezin aurkeztuz zegoelarik. A>h zer piku ederra eta lotsa gutzi daukaten batzuk!

  • Nola diozu xoro? ezker abertzaleari merke atera zaiola zer?

    1.- Hildakoak bataz beste (ezker abertzalea osatzen duen jende kopurua kontuan izanik) inork baino gehiago jarri ditu.
    2.- Kartzela zigorrak europako luzeenak eta jende kopuru handiena ziurrenik bataz beste.
    3.- Torturatuak, hauek ere europako kopururik handiena.

    Eta abar, beraz merkeak hire hitzak. Zerbaitengatik jaso ditu hainbeste boto borrokaren ondoren, ados egon edo ez hori jendeak beti eskertzen dink txikito/a. Eta egon hadi oraindik susto galantak hartzeko hago eta.

    A, eta Aintzane eta beste bi horiena, espero zen aspalditik. Hauek, beste ezerren aurretik ezker abertzaleren aurkako sutsuak dituk eta hortik aurrera zerbait aterako zaie han edo hemen. Zer importa du nora doazen, inori importa al zaio. Ni behintzat hauekin denbora galtzeko ez nago, banoa gin-tonik hartzera. Aio

  • Ez dut ulertzen diozuna, xuru. Zure hitzetatik ulertu behar al dugu ezker abertzaleari “30 urtetan eragindako preistorizismoa” ordainarazi behar zaiola?
    Eta non geratzen dira “Ezker abertzale zibil eta zabal” bezalako esloganak?
    Ez ote dira, bada, urte luzez lekzioak ematen ibili diren Aralarko hauek, eta dirudienez alderdiari jaramonik egin gabe dabiltzan hauetaz soilik ari naiz, finean, alekzionatu nahi izan dituztenean, besteei kritikatu izan dietenaren, paradigma bihurtzen ari, azken ibilera hauekin? Hau da, “besteei kritikatzen niena, neuk egiten dut orain”?
    Ez dut inondik inora ulertzen Aintzane eta enparauen jokabidea. Orain arte, distantziak ematen duen ezjakintasunetik, esaten zutenarekin ados egon edo ez, behintzat forma aldetik, ondo jokatu izan dutela iruditu izan zait. Hori zela, hain zuzen ere, beren ekarpen nagusia. Eta norberak gauza bat pentsatu arren, talde baten ordezkari den heinean, bere papera taldeak gehiengoz onartutakoa defendatzea izan behar duela. Eta hori egiteko gauza ez bada, dimititu. Hori egiteko adinako inteligentzia izango zutela uste nuen. Baina ez. Norberanismoa nagusitu. Hauek ere huts! Demokrata sasizkoak bailiran. Duintasun politikoa, norbere interesen hankapera. Niretzat Aintzanek eta, orain arte esandako guztiak izan zezakeen balioa pikutara bidali dute, umekeriazko jarrera honekin. Besteei sermoiak eman bai, baina norberak kale.

    Atzokoa ikusi arte. Gaizki ondo, forma mantentzeko sendotasuna izango zutela uste nuen.

    Eta berriz diot, barruko eztabaiden ezagutzarik gabe dihardut. Baina publikoki eman duten itxura, ez da orain arte predikatu dutenarekin bat datorrena. Nik esango nuke autoinmolatu egin zirela atzo.

    “30 urteko aurreistorizismoa praktikatu duten hauek, gure bidera ekarri ditugu, baina orain protagonismo guztia kendu behar digute, eta ez gaude gure buruak hain merke saltzeko prest. Hori baino gehiago balio baitugu. Asko balio baitugu. Ikaragarri balio dugu. Baliotsuegiak gara. Gora gu! Gu bai, gu! “. Eta gero besteei autokritika egiteko eskatu.

    Azken boladan Aintzanek eta “egia osoaren zaintzaile bakarrak” ematen dute. Oraindik pausu hau eta gero hau eta beste hau eman behar dutela, besteei esanez. Ezagutzaren iturriaren jabe bakar. Juxtu, besteei egotzi dieten horretan eroriz.

    Aralarrek, berak, ondo esaten zuen moduan, ez dugu iluminaturik behar, ez dugu abangoardiarik behar.

  • Belatz, ez nahasi bazterrak, Aralar egiten ari den bidea da eta hiru parlamentari horiek egiten ari direna ez baitira gauza bera. Are gehiago, ez dut uste EAJn amaituko dutenik. Hauek ez dira ari pertsonalismoengatik, benetan uste dute hortik jo behar dela. Penagarria da nire ustez oker dabiltzalako, baina Erostarbe eta Basabe behintzat ezkerrekoak direla gauza ziurra da (azkena aspalditik ezagutzen dut eta oso urruti dago jeltzaleen posizioetatik).
    Urak lasaitzen direnean dena ikusiko da argiago. Izan ere, hori ez da etorkizuneko ezker abertzalea osatzeko dagoen arazo bakarra; bistan da beste muturretik ere jendea
    nekatzen hasi dela. Dena beharko da 400.000 laguneko giza-multzoa (Hegoaldea eta Iparraldea batuta ez gara urruti ibiliko) elkarturik mantentzeko.

  • Txomin: Hildakoak bataz beste (ezker abertzalea osatzen duen jende kopurua kontuan izanik) inork baino gehiago jarri ditu”
    -Hau arro etzak esan bestela sufrimenduakin empatia gutxi dek hik.
    Estado baten kontra gerra batean sartze altura hauetan ….konfirmatu iten nau, preistorikoa dek

  • Manu, igoal ez dut ondo adierazi esan nahi nuena. Ados nago zurekin: hiru parlamentari horien bidea eta Aralarrena ez dira gauza bera, jakina. Baina nik ez dut kontrakorik esan nire post-ean, edo behintzat ez nuen esan nahi. Nire uste apalean, honek guztiak badu EAn gertatu zenaren antzik, eta azaldu dut zergatik: norbanako batzuek beren boteretxoari kosta ahal kosta eutsi nahi diotelako, indar metaketaren bidea beren interesentzako arriskutsua izan daitekeelakoan. Aralarren jokaera ez dut zalantzan jarri afera honetan. Agian Basabe ez, baina Erostarbe eta Ezenarro bai ikusten ditut PNVn, ez bihar, baina bai etorkizun ertainean. Biek ere sekulako egoa daukate, hain handia non ezker-eskuin aferak ez dien traba handirik egingo jelkideekin bat egiteko, kargurik ziurtatuta edukiz gero. Nahiko nuke erratuta ibiltzea, hala ere.

  • Norbaitek uste al du Batzorde horrek zerbaiterako balio behar duela, bertan beto eskubide osoarekin PP eta PSOEkoak egonda? Ezta ezenarro berak ere. Orduan zergatik tematu hauteskundeak erortzear daudela horrelako ekimen batekin? Argi dago: Aintzanek aitzakia behar du Aralarretik bota dutela esateko, ez dela bera joan alegia. Eta ikusleok inozo eta tentelak garela pentsatzen dute hauek ere. Politikaren gauzak.
    Lokarritik datorren Ezenarro Patxiri atera zaion bigarren “dama ipurterrea” da (Gogoan Uxue?). Ezker Abertzale historikoaren etsai amorratua, bere diskurtso eta protagonismoaren ardatza ez da ezkerrekoa izan, bere lehentasuna ezker abertzalea zatitzea zen ETA ahultzeko. Helburua ustez beteta orain beste toki batetan gustorago. Nere ustetan EAJn. Joseba Egibarrek argi ibili beharko du. Bizkaiko PNVtarrek beraien Troiako zaldia edo behorra ustekabean azaldu ote zaie?

  • Eta zer axola du Ezenarro, Erostarbe eta Basabe EAJn edo kasakriston amaitzeak? Hiru pertsona baino ez dira, ORDEZKATZEN ERRAZ-ERRAZAK. Aralarren %80k azken hitza esana du, beraz kopla gutxiago eta lanera!!

  • Josemari Navascués 2012-04-02 04:38

    Aralarrek lau eserleku horiek lortu zituenean gauzak ez ziren orain diren bezalakoak. Aralarrek Legebiltzarrean dituen “ordezkariek” gogoan izan beharko lukete, Alderdien Legea delakoak behartuta abertzale askok botoa eman zietela orduan, nolabaiteko baliozko aukera zela pentsatuz (ondorengo hauteskundeak ikusi besterik ez dago, doako boto asko jaso zituztela jakiteko).
    Beraz, nire ustez, Aralarrek, paparra aterata hain ozenki kikiriki egin baino lehen, bi galdera erantzun beharko lituzke (edo erantzun beharko lizkioke bere buruari), hots:

    Zergatik lortu zituen lau eserleku Aralarrek Legebiltzarrean? (Ez al dira askotxo?)
    Eta bigarrena eta azkena, baina agian lehenbizi egin beharrekoa:
    Zergatik eta zertarako sortu zen Aralar? (Ba al du zentzurik orain?)

  • Irala
    2012/04/02 00:29

    Eta zer axola du Ezenarro, Erostarbe eta Basabe EAJn edo kasakriston amaitzeak? Hiru pertsona baino ez dira, ORDEZKATZEN ERRAZ-ERRAZAK. Aralarren %80k azken hitza esana du, beraz kopla gutxiago eta lanera!!

    Ondo esana. Halaxe da, Diario Vascori pena handia emango dion arren.

  • Gorago esan dudan bezala niri bai axola dit, Basabe eta Erostarberen kasuan bai behintzat. Aurrean ditugun lanetarako denok bilduta ere gutxi izango gara eta bi hauek
    morroi langileak eta argiak dira.
    Bestalde, Navascues, galdera bera egin ahal da Batasuna, EA, Alternatiba edo ABri buruz. Badute zentzunik gaur egun? Erronka zaila benetan etorkizuneko ezkerreko egitura politikoarena.

  • Erostarbe eta Basabe mutil fin beharginak direna batere dudarik ez dut egiten, baina beste norabide batean arraunean hasten badira, zer egingo dia/na/gu ba!!Ondo izan, eta noizbait elkarrekin topatuko garelakoan…

  • Amonamantangorri 2012-04-02 12:08

    Manu, Twitterren irakurria:
    Rufik: Barkatu Matute, galdera bat egin nahi nizuke…
    Matutek: A bai? Zer da, Otegi lehendakarigai izatea zer iruditzen zaidan?
    Rufik: Ez, kafe hori behingoz ekarriko ote diguzun.

    Aintzane Ezenarro Elkarritik iritsi omen zen Aralarrera. Ez da inoiz HB, Batasuna edo dena delakoan militante ibili. Antza denez, ordezkatzen duen sektoreak ez du gustoko Aralar “aitaren etxera” itzultzea.

    Oso zaila ikusten dut Aralarren biziraupena momentu honetan. Sektore “ofizialetik” bereizten zuen ezaugarri nagusia, alegia, konpatibilitate politiko-militarra esplizituki arbuiatzea, desegin egin da. Horretaz aparte, ez du beste ezaugarri nabarmenik. Aralarreko buruen salbaziobide bakarra litzateke Amaiurreko aparatoan postu bat bilatzea. Kazetarien aurrean dena da irriparra eta losintxa, baina esanen didazue zer harrera egin behar zaion ontzira azken momentuan, egoerak hala behartuta, igotzen denari.

  • Amona,barkatu, agian despistuta nabil baina zein da ontzia? Gauza asko aldatu dira azken urteotan. Estrategia politiko-militarra albo batera uztea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, ez horixe. Baten batek pentsatzen badu guzti hau Batasunari eta Segiri izena aldatuz eta gainontzeko guztiak irentsiz amaituko dela jai daukagu, pentsakera horrekin nekez osatuko dugu agintera pauso irmoz (eta oinak ondo finkatuta herri mugimenduan) helduko den blokea…
    Hamar urte joan dira errekara (Parot doktrina eta legeztatzearen ormarekin aritu behar gara orain!), ea ez doazen beste horrenbeste oraingoan.

  • Josemari Navascués 2012-04-03 16:42

    Akabo Aralar, “THE END”
    Euskadiko Ezkerra (bis)

  • Akabo Batasuna, amaitu da estrategia politiko-militarra. Ongi etorri etorkizuna
    (edozer dela ere, egitura anitza eta irekia)