Bakean eta askatasunean bizi nahi duen herri bat

Bakean eta askatasunean bizi nahi duen herri bat

Bihar, abenduak 6, Bilbon independentziaren alde egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du EH Bilduk.

.

Bada hilabete Sabino Cuadrak eta Maria Sierrak, azken honek gazte mugimenduaren izenean, herritarrak Bilboko kaleak betetzera deitu zituztenetik. Eta heldu da horretarako eguna, bihar, abenduak 6, eta eguerdiko 12.00etan hasita, Bilboko plaza Eliptikotik Arriagarako bidean independentziaren aldeko aldarria egitekoa.

Cuadraren aburuz, “espainiako konstituzioa inposatu egin digute, eta horretaz gain, konstituzio tranposoa da, zinikoa eta hipokrita”; bere ustetan, honek ez du gehiagorako ematen, ez Euskal Herrian, ezta Katalunian ere.

Kontuak horrela, dei egiten diete gizarte, kultura, sindikalgintza, ekonomia eta politiko arloko eragile guztiei Madrilera begiratzeari utzi eta gure herrira begiratu dezaten. “arima eta gihar indartsuak ditugu askatasunean, demokrazian eta justizia sozialean oinarrituriko etorkizuna eraikitzeko”.

Ildo horretan, Cuadrak esan du abenduaren 6an kalera irtengo garela “ez soilik herrien espetxea den konsituzio horri ezetz esatera, askatasuna eta burujabetza aldarrikatzera baizik”.

“Gaurtik aurrera, gure bideari ekin, independentziara eta Euskal Errepublikara eramango gaituen bide horri ekin behar diogu”.

Sabino Cuadra eta Maria Sierra: «Txikira jokatzeari utzi eta handira jokatzen hasteko garaia da, alegia, erabakitze eskubide exijitu eta praktikan jartzeko garaia da».

Biharko deialdia girotzeko Euskal Herriko herri eta auzoetan hamarnaka ekimen burutuko dituzte asteburu honetan, “independentziaren aldarrikapena kalera ateratzeko”.
.

Eguneroko lanaren eta borroken ispilu

Nekane Perez EH Bilduko bozeramaileak adierazi duenez, manifestazioa eguneroko lanaren eta borroken ispilu izango da. “Gure herriak, euskal herritarren gehiengo zabal batek, eskubideen errespetuan eta bizitza kalitate duinetan oinarritutako etorkizuna amesten du. Etorkizun alaia, koloretsua, konprometitua… Eta horixe izango da, hain zuzen, Bilboko kaleetan irudikatuko duguna. Manifestazio alaia izango da, koloretsua… Euskal Herriaren eta herritarren etorkizunarekin konprometituta dauden milaka herritarrek egingo duten aldarrikapen jaia”.

Eguneroko bere borroketako konpromisoak adierazteko aukera izango dute bihar Bilboko mobilizaziora batzen diren herritarrek, eta amaieran, guztiok batera herri honen amets nagusia irudikatuko duen mosaiko erraldoia eraikiko dugu. Mosaikoa egiteko, milaka zapata lokarri banatuko dira; mobilizazioaren amaieran, malla bat egongo da Arriaga plazan mosaikoa lokarrien bidez egiteko. Herritar bakoitzak bere lokarria lotu beharko du mallara eta, era horretara, denen artean “Bildu independentziara” dioen mosaikoa eratuko da. “Horrenbestez, milaka borrokak, konpromisok eta aldarrik bat egingo dute mosaiko berean. Herri honen etorkizunaren irudia guztion indarrak bilduta eraikiko dugu”, esan du Nekane Perezek.

Nekane Perez eta Hasier Arraiz: «Guztion indarrak bilduta lortuko dugu mundu zabalari erakustea badela bakean eta askatasunean bizi nahi duen herri oso bat hemen».

Aldarrikapen ekintza

  • Milaka kordoi banatuko ditugu manifestazioan zehar.
  • Bukaeran malla bat egongo da mosaikoa eratzeko.
  • Mallara kordoia lotu (antolakuntzak lagunduko zaitu).
  • Guztion artean “Bildu independentziara”leloa osatuko dugu.
  • Milaka pertsona behar ditugu mosaikoa eratzeko. Zatoz!

Bakean eta askatasunean bizi nahi duen herri bat

abenduak 20, abenduak 6, Bilbo, eh bildu, hauteskundeak, independentzia, manifestaldira

Zer duzu buruan “Bakean eta askatasunean bizi nahi duen herri bat”-ri buruz

  • Traizioak aurrera darrai 2015-12-05 15:43

    Euskalduna bazara ez bozkatu EHBildu. Espainiar inperialismoa zuritzen ari da.

    Bilduk hobe du fartsa guzti hau gelditu. Mugimendu independentista guztiak isilarazi eta zapaldu ditu banan banan (isil isilean noski). Gero, noizeain behin, ATArekin gertatu den bezela, inposizioa argira ateratzen da. Gauzak argi esango dituzuenean ordea beranduegi izango da.

    EHBildu Zuzeuko profila urtebete eta hilabete bat Zuzeun postik idatzi gabe orain arte. Ikusten dira zuen interesak. Orain bozka eskatuko diguzue. Zertarako? Kongresu inperialista batean demokrazia inperialista legitimatzeko?

    Ez gara konturatzen hemen dagoela independentziaren gakoa, demokrazia inposatuaren manipulazioa neutralizatzean? Bertan ez duzue inoiz gehiengorik osatuko politika abertzalerik egiteko, eta zuek bertan egoteak soilik Espainiar Erresumaren aurpegia garbitzeko balioko du. Haiek diote: “begira, regionalistek ere gure demokrazian parte har dezakete, zintzoak gara!”.

    Bildu. Sorturen tresna politika autonomista eta sozialdemokratak egiteko konglomeratu heterogeneo baten aitzakiarekin. Hiru alderdi koalizio batean eta ez dira garai bateko Herri Batasunaren emaitzetara hurbiltzen. Eraginkortasun instituzionalaren izenean egin bazenute koalizioa, ba porrot egin du. Zenbakiek diote.

    Gero Podemosekin elkartzeko saiakeretan egin duzuen ridikuloa. Haiek ez zaituztete nahi, zertarako lotsarazi euskaldunok horrela? Independentzia abandonatu duzue eta III. Errepublika Española da zuen plana, noiz esango duzue hau argi eta garbi?
    http://noticias.lainformacion.com/espana/miles-de-personas-se-manifiestan-en-toda-espana-pidiendo-la-iii-republica_7Y34k5zxevVyBgaKqWPI91/

    Desobedientzia gehiegi bada zuentzat, ez zaitezte aurkeztu eta kitto. Guk herritarrok egingo dugu lan zikina. Baina Podemosekin kongresuan egon nahi baduzue, atzean arrazoiren bat egongo da: independentzia albo batera utzi izana. Eta bide batez lanpostu komodo bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude