Baiona: bestak, aldarrikapenak eta alternatibak

Baiona: bestak, aldarrikapenak eta alternatibak –

ENBATA hedabidetik.


 

Aurtengo Baionako Bestetan ere euskaraz eta euskotan arizaiteko, elkartasun giro herrikoi eta parekidearen gozatzeko… hainbat parada ukanen ditugu. Hara zonbait gune eta xehetasun lagungarrri… ahantzi gabe, « Se loger au pays – Herrian bizi » plataformak  uztailaren 31n, igandez, 13:00etan, Paul-Bert plazan, 2023ko apirilaren 1eko manifestaldira deia zabaltzeko eginen den argazki erraldoi eta aldarrikatzailearentzat finkatzen duen hitzordua.

Baiona: bestak, aldarrikapenak eta alternatibak

Baionako Besten Karrikaldi: 

Baiona: bestak, aldarrikapenak eta alternatibak

Jada Besten programaz aipamenak han eta hemen agertzen ari dira eta horra hainbat urte hauetan euskal kulturaren bilekua den lau arratsalde eta gauez Jacques Porte plazan iragaiten den Karrikaldiren programaren berri.

Bi urte hauetako eten bortxatuaren aintzineko gogo eta bulta berean prestatua izan da programa, betiko bide beretik dantzarekin hasiz eta Leinua eta Orai Bat dantza taldek ostegunetik igande arte eremanen dute ekitaldia arratsaldeko lauak eterditan, ostirailean haatik, iparraldeko makilarien txapelketa igurikatua iraganen delarik. Kantarien aldetik arratsaldeko bostak eterditarik haste, zinez hautua daike, ostegunean, Lekuko Kriolinak taldearen botz sarkorrekin, ostirailean Angeluko Marilou Lapeyrade kantari gaztearekin,  larunbatean Nafarroako joteroekin eta igandean Baiona inguruko Botakantu gizon talde polifonikoarekin. Dantzazpi, Leinuako eta Orai Bateko txarangek seguratuko dute arratsaldeko 7etan eta Baionan Kantuz arratseko 8etan, Tuntunak eta Ibaialdekokorok.

Karrikadantzarentzat lau talde aldizkatuko dira arratseko 9etatik goiti : Ostegunean Otxo bikotea ping-pong moldean, ostirailean Amikuzeko txaranga, larunbatean Kiki Bordatxo talde ezaguna eta igandean Rita Mutxiko taldea Karrikaldiren bukatzeko. Ahantzi gabe Baionako eta inguruko Ikastolek xerbitxatuko dituzten edari, talo eta janariak, leku airestatu hortan, nun jartzeko lekuak ere badiren, Gaztelu zaharraren azpi ospetsuan. Programaren xehetasunak www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan daude. Bestak arte !

Protokolo antisexista :

Baionako bestetan baita ere urtean zehar gertatzen diren eraso sexista eta sexuen kontrako borrokaren kari, PAF!  (Pour une Alternative Féministe!) Elkarteak, uztailan, Baionako ostatu eta peñetan lan egiten dutenendako topaketak antolatu ditu. Formakuntza horien helburua izan da eraso sexistak sahiestea, biktimak laguntzea eta ostatuko zerbitzariek eraso egoera bakoitzaren aurrean erreakzio hoberena ukaitea.

Protokolo antisexistan engaiatutako ostatu eta penen zerrenda:

Archiball, Ardukari, Astyanax, Baionako besta alternatiboak- Patxa, Bar du marché, Betisoak, Biltxoko, Cercle taurin bayonnais, Dame Jeanne, Epaiska, Gargantuak, Gela ttiki, Haiz’Egoa, HPK, Kalostrape, Kerriko, La Locomotive, Le Petit vélo, Les Arcades, Les Pyrénées, Los Yayayos, Patxoki,  Patxondo, Pe?a Y, Oilaskoak, Okayolar-Crap’s, Salle Napoléon, Sankara, Soinua,  Txalaparta, Zizpa gaztetxea, Züzülü.

Eta urtero bezala, PAF!-ekoek Baionako balkoi batzuetan mezu antisexistak dituzten banderolak ezarriko dituzte.

Baiona: bestak, aldarrikapenak eta alternatibak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.