Bagoaz Espainiatik

Bagoaz Espainiatik

Abenduaren 6an manifestazioa deitu du Ernai Gaztek Durangon. Konstituzio egunean Espainiaren izaera “zapaltzailea” salatu eta bertatik “badoazela” aldarrikatuko dute. Espainiak lotzen ditu; mugetan, historian, patriarkatuan, kapitalismoan zein prekarietatean, eta horrekin haustera doaz.

Bagoaz Espainiatik

Tuterako Osborne zezena botatzeak irekitako arrakala zabaltzen jarraitu nahi dute urriaren 12ko jai egun arrotzaren harira: “Estatu espainiarreko sistema osatzen duten egitura eta engranaje guztiak herdoilduta daude, ustelak”.

“Gazte bezala, euskal herritar bezala, emakume bezala, langile bezala zapaltzen gaituztenei hortzak erakustera goaz”, esan dute. Argi utzi nahi dute norbera dela bere bizitzaren eta gorputzaren jabe, eta ez dutela onartuko estatu espainiarrak eskua hartzerik.

Apurketa hori egunerokotasunean praktikan jartzera ere deitu dute: “Hamaika ikur eta sinbolok ordezkatzen dute pairatzen dugun zapalkuntza, eta gauza txikiak diruditen arren, ezinbestekoak dira sistema eta identitate inposatuak iraunarazteko”.

Bagoaz Espainiatik

2 pentsamendu “Bagoaz Espainiatik”-ri buruz

  • Nahi bai!!
    Baina nahi ta ezin, benetan!
    Zeozer hobea behar dugu independentzia lortzeko

    • Bai, hasteko independentziaren aldeko ehunekoa %50a baino gehiago izatea. Osborne zezena botatzeak edo bularretakoak erretzeak ez du Euskal Herriaren bizirautea bermatuko, eta hori da herri baten funtsa, bizirautea, estatua izan edo ez izan.