Badakizu Arnaldo Otegi “leche condensada” zalea dela? (eta beste hainbat bitxikeria bideoan)

Eta futbolari trebea zela? Eta playstation-ean jolasten zela etxean? Palaz egiten duela kartzelan? Gaztezulok bideo-lan aparta sortu du Arnaldo Otegiri buruz. II. Gaztezulo saria eman diote politikari elgoibartarrari eta haren herrira jo dute lagunei, familiari eta bizilagunei Otegiz galdezka.