Badakigu dakiguna dakigula

Badakigu dakiguna dakigula –

Guk asko dakigu. Hainbesteraino non geure buruari… Homo sapiens deitzen diogun.

Homo sapiens, bai. Izaki jakintsu. Umiltasun pixka bat eskertuko genuke akaso baina, nola inor ez zaigun kanpotik etorriko kontuak eskatzera… Hor konpon Mari Anton!

Gainera, egia esan, asko dakigu. Badakigu esaterako, egitura linguistiko konplexuak eraikitzen. Kapazak gara esateko adibidez: oraintxe bertan bidaliko nuke kantauri itsasoa zuregana belarri atzeko azkurak kentzera. Argi eta garbi motzean esan beharrean, oraintxe bertan egingo nukeela zurekin larrutan dinbi ta danba, ta dinbi ta danda…

Bai, badakigu egitura linguistiko konplexuak erabiltzen. Badakigu logika erabiltzen ere, Baztango behi batek inoiz egingo ez lukeen moduan. Badakigu hipotenusa, logaritmoak eta erro karratuak kalkulatzen. Eta sortu ditugu bankuak, patatak zuritzekoa bezalako tresnak eta hondartza artifizialak. Kontatu gabe smartphone, GPS eta Google Glass betaurrekoak.

Asmatu ditugu erlijioak, fundatu elkarte gastronomikoak, eta badakigu, orain bai badakigula, lurra limoi baten formakoa eta gustukoa dela.

.
Badakigu eta hauxe da akaso inportanteena…
tortila patatak egiten.
Badakigu dakiguna dakigula eta
ez dakiguna ez dakigula. (eta hori ere inportantea da, eh?)

.
Bai, eta badakigu gehiago ere.
Badakigu etxerako bidea. Gehienetan.
.

Bai badakigu, badakizkigu, badakizkit eta badakizkizu-kizkizu-kizkizu badakizkigula, badakizkitela badakizkizuelako.

Badakigu dakiguna dakigulaBadakigu dakiguna dakigula

La terre est bleue comme une orange