Bada ala ez DA?

– Bada ala ez da? – Bai, bada.

– Nirea, zurea, gurea da.

– Euskalduna da. – Mundiala da.

– Lagunartea, giroa eta besta da.

– Sorkuntza da. – Kultura da. – Nortasuna da.

– Izan da, da eta izango da.

– Durangoko Azoka DA!

.

Durangoko Azokako 50. urteurreneko spota:

“Durangoko Azoka bada, ala ez da?”; Horra hor galdera! Kultur sortzaileek zalantza agertu… eta euskal gizarteko erreferenteek argitu.

Bada ala ez DA?Iragarkiak zortzi protagonista ditu (lau kultur sortzaile eta arlo ezberdinetan erreferenteak diren lau lagun), lau iragarki ezberdinetan banatuta.

Partehartzaileak honakoak dira: Nagore Aranburu aktorea, Reyes Prados aurkezlea, Kirmen Uribe idazlea, Pedro Miguel Etxenike fisikaria, Aritz Aduriz futbol-jokalaria, Jamixel Bereau Kalakan musika-taldeko kidea, Maite Goñi teknologia berrietan aditua eta Karlos Argiñano sukaldaria.

 

Bada ala ez DA?
Durangoko Azoka, sorkuntza, spot

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude