Ba al zekiten bertsolariek idazten?

Fernando Amezketarra eskolagabea zen, gainontzeko lehenengo bertsolariak bezala. Itzulingururik gabe esanda, lehenengo bertsolariak analfabetoak ziren (salbuespena iparraldeko Etxaun izan zen. baina, berez, koblakaria zen, ez bertsolaria).

Besomotza eta itsua ote?

Besomotza eta itsua ote?

Baina horrek esan nahi du ez zekitela idazten?

Zentzugabekeria dirudi halako galdera egitea. “Analfabeto hitzak adierazten duenez, garbi dago ez zekitela idazten”, erantzungo du lehenengo lerroko ikasle azkarrak (nire herriko eskolan azkarrenak aurrean esertzen ziren). Eta hori esaterakoan bere eskuari begiratuko dio, eskuz idazten baita; eta agian ikasle azkar horrek begiak zabal-zabal irekiko ditu liburuak begiekin irakurtzen direla adierazteko. Zenbat aldiz esan dien andereñoak analfabetoak eskumotzak eta itsuak bezalakoak direla!

Analfabetoak eta baserritarrak ziren lehenengo bertsolariak; hau da, aurrerapena eta hiria goresten zuen garai hartako hondakinak. Desagertzera kondenatuta zeudela zirudien. Hori da, hain zuzen, idazten ez dakitenen patua, herri batek  duen bizirik irauteko bide bakarra idazkera baita.

Analfabetoak ziren baserritar haiek, baina baserrietan bizirik ziraun altxor bat gordetzen zuten: bertso zaharrak. Analfabetoak ziren baserritar haiek, baina haien buruan barrena bertso zaharren doinua etengabe jiraka zebiltzan.

Analfabetoak ziren baserritar haiek, horretaz ez dago inolako zalantzarik, baina ez zekiten idazten?

 

bertsoak, bertsolariak, Idazkera
Galo

FILOSOFO OHIA