Ba al dago euskal umorerik? hitzaldia gaur DOKAn

Ba al dago euskal umorerik? hitzaldia gaur DOKAn –

image“Dakiguna erakutsiko dizugu” ikertzaile gazteei ikusgarritasuna emateko programaren baitan, UEUk eta Donostiako Euskaraz Zerbitzuak ‘‘Ba al dago euskal umorerik?” hitzaldia antolatu dute gaur 19:00etan, Donostiako DOKAn. Uxoa Anduaga soziologoa izango da hizlaria.

Uxoa Anduaga Soziologian lizentziatua da eta egun “Euskal umore etniko autoerreferentzialaren bidezko euskal nazioaren birsortze sinbolikoaren analisia” tesia egiten ari da.

Hona hemen Unibertsitatea.net atarian egin diogun elkarrizketa. Eta bertako zati bat:

“Euskaldunon umore faltaren ustea nondik dator? Euskaldunok umoretsuak bagarela ikusteko gure kultur jarduerei erreparatzea besterik ez dago: hor dauzkagu inauteriak edo bertsolaritza adibidez, eta zer esanik ez azken urteetan indartzen ari den umore industria kontuan hartzen badugu (bakarrizketak, antzerkia, telebista saioak…). Baina egia da ere serioak garelaren topikoa oso barneratua daukagula. Uste honen sorrera XIX. mendeko gertaerekin uztartzen dut nik. Garai hartan nazionalismo euskaldun eta katalana sortzearekin batera Espainiak Estatu-nazio bezala zuen zilegitasuna lurralde katalan eta euskaldunean ahultzeko arriskua ikusi zuela deritzot eta honen aurrean erabilitako errepresio moduetako bat umorearen erabilera ere izan zela pentsatzen dut: bai identitate zeinu partikularren inguruko umorea eginez (euskal hiztunen inguruko txisteak eginez adibidez) eta bai topiko, klixe eta estereotipoak sortuaz ere: euskaldunak apustuzaleak, mozkortiak, burugogorrak eta serioak bezala identifikatuz. Orduz geroztik estereotipo horiek Espainian ez ezik Euskal Herrian (hegoaldean bereziki) guk geuk ere sinesten amaitu ditugu.”

Honetaz eta beste gauza gehiagoz hitz egingo du gaur arratsaldeko hitzaldian.

Ba al dago euskal umorerik? hitzaldia gaur DOKAn
Uxoa Anduaga
UEU

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

2 pentsamendu “Ba al dago euskal umorerik? hitzaldia gaur DOKAn”-ri buruz

  • Ez nekien gauza hauek idazteko unibertsitatera joan behar zenik… Eta euskal soziologoek jartzen dituzten tesien izenak?? Espainiarrekin erlazionatzen dena euskal hiritarra da, beraz noski seriotzat hartzen gaituzte. Herrietako jendeak soilik du umorea, begira hirietako gazteek ze hizkera jartzen duten grazia egin nahi dutenean! Wazemank? Kuttttidaxxxxu bidia Ixxxxabel? Ai Marikrux balguaz Lurdesea?? Uaaaajajaja

    • uste dut euskal umorearen inguruan dauden auziak hiri/herri banaketaz azaldu daitezkeenak baina konplexuagoak direla, edonola ere arrazoia ematen dizut gauza batean: tesiaren izenburua txiste bat da

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude