Azterketak

Burmuin suizida

Gabonak pasa eta azterketa garaia ustekabean heldu zaigu. Liburutegiak berriz betiko dira, baita klaseak ere. Urduritasuna nagusi, norberak bere onena ematen saiatuko da, ahalik eta gutxiena eginez (efikaziaren kontzeptua gogor astindu gaitu burmuinetan). Izan ere, ikasten aritu baino lehenago, denetarik pasatzen zaigu burutik. Ez zaigu axola ondokoari begira egon, edo-ta inoiz leituko ez genukeen artikulu hori irakurtzea. Ikasi baino edozein gauza egin genezake, baita harrikoa egin ere.

Azterketa garaiak berriz ere lekzio berdina erakutsiko digulakoan nago: “lehenago hasi banintz…” gogorarazten digun hori, esate baterako. Ordu asko ematen ditugu paperen aurrean burumakur, pentsakor, beste zereginetan murgilduta; hots. Hori da geure galbidea; denbora xahutzearena. Hala eta guzti, gainditzea lortzen dugu. Eta pozik egon behar. Aitor dezagun, beraz, korrika eta presaka ibiltzea gustuko dugula. Azterketa garaiak geure urtebeteko stress dosia ekartzen digu, ezinbestekoa zaiguna.

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.