Azpeitiarrak berriz ‘ostiyena jotzen’

Azpeitiarrak berriz ‘ostiyena jotzen’

Oroitzen al duzu Imanol Azkoitiak Urola Kostako Hitzari eskaini elkarrizketak sortu zuen polemika? Euskara batuaren oso zalea ez zela zioen, besteak beste. Segituan hedatu zen sua sare sozialetan eta kultur munduko jende askok bota zuen Azkoitiaren esanen aurkako aburua. Gaurko Urola Kostako Hitzan berriz ere ekarri dute gaia azalera. Oraingoan “Azpeitiarrez Natul” izeneko ekimen baten karietara. Ekimen honen helburua azpeitiarrez aritzeko irizpideak eman eta Azpeitiko inguruetan erabiltzen diren esapideak biltzea da. “Hitz eta esapide berriak sortzen diren gisan, zaharrak gal daitezke, eta horrelako lanak egiteko inoiz ez da berandu”, dio Eneritz Albizu Natul taldeko kideak. Jakina da inguruotan filologo eta sasifilologo andana aritzen dela itzulika, eta horregatik ZuZeuko plazara ekarri nahi izan dut ekimena. Zer deritzozu?


“Azpeitiarrez Natul” egitasmoko arduradunek azpeitiarreznatul.weebly.com webgunea argitaratu dute jendearen esapideak bildu eta azpeitiarrez “natul” aritzeko gida izateko bokazioa duen hiztegi bat gorpuzteko. Atariak hiru atal nagusi ditu; ‘hiztegiye’, jasotako esapideen biltegia, ‘egitasmue’, zeinetan ekimenaren arrazoien eta helburuen berri ematen baiten eta ‘parte hartzeko’, esapideak eta iruzkinak jasotzeko atala.

Bideoa:

Jasotako “azpeitiar esapide” batzuk

  1. Pulamentue
  2. Desditxie
  3. Motxailie
  4. Juntaizue
  5. Jarduyon/k!
  6. Txepel
  7. Ekatzu
  8. Lata putie
  9. Xemeiko?
  10. Itxuridanez
  11. Raka-raka (asko)
  12. Batemat (norbait)
  13. Lata putie
  14. Lerdue

 

Eman zure iritzia. Halako ekimen batek mesede edo kalte egiten ote dio euskarari? Benetako balio linguistikoa ote dute biltzen diren esapideok? Eta euskaldun berri diren edo izan nahi duten azpeitiarrek, batuan ari badira, ez ote dute bada “natul” hitz egiten?

Azpeitiarrak berriz ‘ostiyena jotzen’

20 pentsamendu “Azpeitiarrak berriz ‘ostiyena jotzen’”-ri buruz

  • Gutxienez Urola Kostako Hitzaren albistearen lotura jarri, ez?

    • Izan ere, hango albistetik nahieran hartutako pasarteekin egindako iruzkina da hau. Albiste osoa irakurrita ez dut nik hemen diozuna ulertzen.

  • Niri haguitz interessant iruditzen çaitala ecin uka deçaquet.

    lata putie

    Batueraz: lata puta
    Naffarreraz: latta putá

  • Eneritz Albizu 2017-01-04 13:04

    Kaixo:
    Nire izena aipatzen duzunez, neuk ere erantzutea pentsatu dut. Lehenik eta behin, mila esker gure egitasmoaren inguruko informazioa hona ekartzeagatik eta eztabaida irekitzeagatik. Denentzat izango da aberasgarria.
    Bestalde, aipatu nahi dut gure helburua ez dela inondik inora azpeitiarrez aritzeko irizpideak ematea. Ez dut uste testuan hori jasota dagoenik. Zuk ondo diozun bezala, azpeitiar bakoitzak nahi bezala egingo du euskaraz gure herrian edo hemendik kanpo, eta batuan hitz eginez gero ere, primeran iruditzen zait niri. Gure helburua inguruotan erabiltzen diren hitzak eta esapideak jasotzea da, uste dugulako hori ere badela euskararen ondarea eta Azpeitiko zati. Ikusten dugu gure aiton-amonek erabiltzen zituzten zenbait hitz eta esapide dagoeneko ez direla erabiltzen, eta horiek gordetzea nahi dugu, gaur egungo esapideekin batera.
    Bestalde, HITZAko artikulu guztia irakurtzen baduzu, ikusiko duzu batuaren garrantzia eta haren balioa nabarmentzen dugula. Testu zati bat duzu hemen: “Euskara batua eta euskalkiak, biak dira garrantzitsuak. Bakoitzak bere funtzioa betetzen du, euskalduntzeari eta euskara bultzatzeari dagokionez. Euskara batua oso garrantzitsua izan da euskararen garapenerako, eta herritar askoren euskalkia euskara batua da. Hori baloratu egin behar da, gerora alfabetatu diren zein gune erdaldunagoetan bizi diren pertsona askori aukera bat eman dielako euskara batuak”.
    Besterik gabe, gure helburua da herrian bizirik dugun euskalkia eta haren hitzak leku komun batean gordetzea. Beraz, zure galderari erantzunez, uste dut ona dela euskararentzat.
    Esan bezala, mila esker eztabaida irekitzeagatik.

    • Bikain!

    • Esanen nuke, baina euskaldunberria naizenez ez dakit horretarako eskubidea ote dudan, aizpeitiarra bertako bizilaguna dela, ez bertako hizkera, hori, izanen bada, eta geroak esanen du, azpeitiera izanen da, hau da, Azpeitian darabilten era, azpeztiera. Neronek ez baitakit gipuzkoarrera zer ote den, ezta getariarra ere. Bidenabar, euskaraz natul ostia hori zer den,dan, inork badaki eskertuko nioke azalpena

    • Pasaeran noiala,uste dut Ruperrena dala: Azpeitiarra bertako bizilaguna da, ez darabilen hizkera moldea. Nire ez da oso azpeitiarra. Azpeitiar bakoitzak nahi bezela eginen du, eta batuaz eginez gero ere, ERE! oso yogi iruditzen zait niri, besterik gabe. Eta holakoxeko kontuk. Egiaren aitortzeko zuri ez zaizu ez ongi, ez ondo ez inola ere euskaldun batek darabilen euskara. Elkarri ulertu eta nahiko lan.

  • Ez dut uste horrelako egitasmoek euskarari inolako kalterik egiten diotenik.
    Gazteleradun batek euskara ikasi behar duen modu berberean, euskaldunak orokorrean bizitzen diren lekuko euskalkietaz ere ikasi beharko zuketen zerbait.
    Ta ez dut uste zaila danik ezta ere esfortsua kostatzen denik.

    Azpeitira banoa bizitzera nire batuarekin, hango euskaldunak ulertuko didate , ta gutxinaka gutxinaka beraien euskara entzunda, nik ere hango hizkera ezagutuko dut, batzutan galdetu beharko nuke zer erran nahi du hau edo bestea, baina azkenean ikasiko nuke ia esfortsurik gabe, integratuago egongo nintzateke ta nire euskara indartuko zan ere.
    Beraz non dago arazoa?Edo esfortsua bakarrik gazteleradunek egin behar dute euskara ikasteko?

    • Esfortzua ez luke Lapurtar batek ulertuko, entelegatuko. Eta galdera: ustezko euskaldun-zahar analfabeto horiek,azkeneko 50 urte hauetan beren euskerie jasotzeko inolako ahaleginik, hori bai entelegatzekoa, egin ez dutenak, Diario Vasco leitzen duten horiek,hori bai, oso,txit harro beren euskerie puta horrekin, ezertarako balio ez duen horrekin, zer uste dute bada! euskaldunak direla! Izane dira euskeldunak, baina euskaldun, euskaldun esaten dena, inolaz ere!

      • Ba Lapurdira doaina esfortsua egin beharko luke Lapurteraz egiten badiote aldiro (lekuaren arabera) ta Lapurtar batek, esfortsua egin beharko zukeen hemen, bizkaian…. Ez dut uste izugarrizko arazoa izango zanik.

      • euskaldun bat 2017-01-08 12:50

        Diario Vasco, ezertarako balio ez duen euskerie putie… Ez dakit zertara datorren DVren aipamena. Euskal Herria Gara, DV, Berria irakurtzen duten komunista, fatxa, puta, matxista etb-ez osatutako EUSKALDUNEZ osatuta dago. Garrantzitsua ez da irakurtzen duzun egunkaria, garrantzitsua euskalduna izatea da, euskerie putiez edo euskaraz hitz egitea eta ez erdaraz. Jendea euskaraz, putie izan ala ez, mintzo den bitartean ni pozik!

  • Guztiz bat nator Eneritz Albizurekin, eta niri ekimen hau oso ondo iruditzen zait. Are gehiago: beharrezkoa dela uste dut. Azpeitiarrak gutxiesteko asmorik gabe (nola ba!), Azkoitian duela urte parrasta bat (mendearen hasieran) egin zen antzeko lan bat, eta “Azkoittiko euskerie” liburuan ( http://www.bozi-altv.net/documentos/archivos/fichas/AzkoitikoEuskerieLiburua.pdf ) geratu zen jasota. Egileak Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt eta Jose Angel Romo izan ziren, eta bultzatzaileen artean Iñigo Aranbarri zegoen. Euskalkiak erabiltzea eta euskalkien alde egitea ez da, nire ustez, polemika iturri, edo ez du zertan izan. Niri behintzat benetako trpako mina batuaren aurkako aldarrilek ematen didate, eta ekimen honetan ez dut horrelakorik ikusi. Imanol Azkoitiaren eta Aitor Aranaren ekimenean ere ez, bide batez esanda, baina bai Imanol Azkoitiaren adierazpen batean (zer arraio esan nahi zuen batuaren oso zalea ez dela esatean?).

  • Jaquin nahi nuque pulamendu erraiten dutenec ea fundamentu hitza ere erabilcen duten berce adieraren batean.

  • Bide batez esanda, artikulua ilustratzen duen argzkia ikusi dudanean susto handi samarra hartu dut. Baina jatorrizko bideora jotakoan lasaitu egin naiz: mutilak bideoan ez du “Ingo zaik geo gerribueltie” esaten, “Ingo zain geo gerribueltie” baizik. Eskerrak!

  • Gehitzeko moduko beste bat: Laiñixau.

  • Maite Garmendia 2017-01-04 18:14

    Nik ere natul natul hitz egiten dut bai azpeitiarrez bai batuan. Natul natul hitz egiten dut toka eta noka kristo guztiekin. Natul natul irakurtzen ditut egunkaria eta liburuak eta natul natul ikusten dut euskal telebista eta entzuten dut Euskadi Irratia . Baina egoera aldatzen ari da Azpeitian. Euskeraren erabilera neurtzeko eginiko azken kale neuketan, behera egin du. Eta neu ere ikusten ari naiz euskaldun peto petoak diren adineko emakumeak nola jotzen duten gero eta errezago – natul natul- gaztelerara. Fenomeno larria iruditzen zait. Eta oraindik areago eta larriago eta zeharo tristetu nauena izan da Azpeitiko taberna batetatik euskaraz argitaratzen den egunkari bakarra erosteari utzi diotela inortxok irakurtzen ez duelako. Ez dira sintoma baikorrak. Orain arte euskararen arnasgune izan gara baina uste dut arnasa hori indarra galtzen ari dela. Zeinek hauspotu behar du?

    • euskaldun bat 2017-01-08 13:04

      Baina egunkaria inork ez erostearena ez dut uste euskararen beherakadarekin zerikusia duenik. Internetena da errua ehin handi batean, nik uste. Gaizki deituriko globalizazio honek aurrean harrapatzen duen guztia birrintzen du eta horri bi estaturen inposizioa gehitzen badiogu… hemendik bizirik ateratzen bagara, orduan bai esan ahal izango dugula munduaren amaiera arte iraungo dugula.

      • Berria da eskura dagoen taberna urrietan gutxien irakurtzen den egunkaria. Agerkari batzuk eta besteak zein egoeratan dauden ikusi besterik ez dago horretaz jabetzeko.
        Horren arrazoia ez da internet. Izan daiteke ohitura falta (batez ere) edota beste egunkari batzuk bezain erakargarria ez izatea…

    • Errepikatzeak marratxoa eskatu egiten du, natu-natul, euskaldun geihenok hori zer ote den ez badakigun ere, zuei bost, natul natul. Hau ez da bat ere natul, azpeitiarra ez da hizkera. Ez du azaopenik behar. Kristo guztiekin ez da euskara, guztiarekin behar du, nire hizkeran behinik behin. ´Batetatik, eta holako asko, arnasgunea,….., euskaldun bakoitza da arnasgunea, ustezko euskaldu gehigi dago eta.

  • Euskara, ez euskera, hizkuntza bat da, eta osoa. Azpeitarra jendea da, ez hizkera. Honek kaka esplilatzea beharko luke. Kontua beste bat da: Geure herria analfabetoa da, erdara baino ez zaio interesatzen, ez daki idazten ez irakurtzen.