Azken aldiz orroka?

Mjg3OA==

Hollywoodeko lehoi beteranoena bere azkenetan da, Metro Goldwyn Mayer estudioek milioiak zor baitituzte eta etsiturik dabiltza finantza irtenbide bila.

La Boheme, Gone With the Wind (Lo Que el Viento Se Llevó), The Wizard of Oz (El Mago de Oz), Ben Hur, The Postman Always Rings Twice (El Cartero Siempre Llama Dos Veces), A Space Odyssey, Fame, Thelma and Louise eta James Bonden filmak ekoiztu ditu, besteak beste, Metro Goldwyn Mayer (MGM) etxeak bere 86 urte luzeetan. Gainera, J.R.R. Tolkienen The Hobbit nobela pantaila handira eramateko ardura du esku artean.

Baina ez dakigu aipatu pelikula ekoizteko gai izango den ere, bere irabaziek nabarmen egin dute behera krisi ekonomikoaren eraginpean eta 2.912 milioiko defizita baitu. Zine estudioak hilabeteak daramatza zuloa estali nahian, beste enpresa batekin fusioa ala ezinezkoa dirudien salmentaren bila.

Joan den urtean estreinatu zen Famaren bertsioan egin zuen azken aldiz orro MGMko lehoiak, eta berriz errepikatuko ez den doinua izan litekela pentsa dezakegu dagoeneko. Hortaz, zinearekin lotutako erritualez aritu naiz pentsatzen, batzuok maite (ala akaso behar) ditugun erritualez. Txartela karteran gordetzea, krispetak ala txokolatea erostea, argiak itzaltzen dituzten unea, trailerrak, zine estudioaren kareta,.. Somatuko al dugu zu eta biok MGMko lehoiaren hutsunea? Ala bestelako kareta eta erritualak ditugu kuttunago?

 

Irudia | Metro Goldwyn Mayer | Metro Goldwyn Mayer | Creative Commons By SA
zinea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude