Azaroan irakurriko ditugun 10 titular

Azaroan irakurriko ditugun 10 titular

Badira egun batzuk urrian sartu ginela, baina nire subkonszientea apur bat aurreratuta doanez, ametsetan kaskezurrean iltzatzen zaizkidan titularrak azarokoak dira dagoeneko. Pista guztien arabera, ez aspertzeko moduko hilabetea izango da, eta arrazoi asko izango ditugu (ez) Gu ta Gutarrak ikusten (ez) jarraitzeko.

– Zuhaitz Gurrutxaga Podemoseko buru izateko zerrenda irekietara aurkeztu da

– Athletic eta Realak batzea erabaki dute bien artean mantentzeko adina puntu eskuratzeko

– Pedro Sanchezek agerraldia egin du Goenkalen, eta audientziak ez dira %1,8tik igo

– ERC eta CiUk kontsulta WhatsApp bidez egitea adostu dute

– Julio Sotok apaiz sartzea erabaki du

– Pablo Berastegi Donostia 2016ko zuzendariak dimisioa eman du ingelesez (ere) ez dakiela aitortuta

– Sarrionandia iPod batean itzuli da Euskal Herrira

– Nafarroako Gobernuak interneteko konexioa eten du inork EiTB Nahieran ez ikusteko

– “Excalibur, herria zurekin” izeneko herri plataforma aurkeztuko da estatuko udal hauteskunde guztietara

– Euskal Herria nazioartean zabaltzeko Erria Txikota leloa erabiltzea erabaki du Jaurlaritzak

Azaroan irakurriko ditugun 10 titular

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

8 pentsamendu “Azaroan irakurriko ditugun 10 titular”-ri buruz

  • Eta, zer moduz doa Martxelo Otamendiren twitter kontuarena?

  • Ebola Una, Grande Y Librek Pobles Catalansen independentzia onartu du.

  • Oso ona, a ze farreak, eguna bukatzeko espeziala. Eskerrik asko, Gezala!

  • Barkatu esatea, baina lehehengo titularra ez da zintzoa. Zuhaitz Gurrutxagarekin egin dut topo ileapaindegian eta esan dit ez daukala PodemosEn zerrendetan agertzeko asmorik. Aitzitik, futbolera itzultzea ari dela pentsatzen. Esan dit, “nik ez badut hau konpontzen inork ez du zuzenduko eta”. Albisteak egiaztatu behar zenituzkete, argitaratu aurretik.

    • Ilepaindegian?? Ez dakit zergatik baina ez nau batere harritzen.

      http://blogs.diariovasco.com/gipuzkoa-moda/files/2013/04/la-foto317.jpg

      Geroz eta julandra itxura handiagoa du tipo honek

      • Adolf, inbidia diok bera sex simbol bat dualako eta hi berriz zuzeun iruzkin naziak egiten dituan frikitxo bat besterik ez.

        • nola asmatu duk? Ez haiz kabala magiaren ezagutzan jakituna den judutar bat izango ez?? XD

          Freddy Mercury hipster moderno bat bezala mozorratzen den mutiko bat Sex simbol bat bada Euskal Herrian, euskal gizartea tontotua dagoenaren seinale.

          • Amonamantangorri 2014-10-12 06:00

            Milioi bat t’erdi lagun Bilbon elkartu dira jai giroan, Gasteizko legebiltzarrean espainiar konstituzioaren 4. xedapen gehigarriaren gaineko ez-legezko proposamen bat bozka dadin eskatzeko, eta mesedez, Madrili 1979ko autonomia estatutuaren transferitu gabeko eskumenak eskatzeko.