Autogestioa. Aingeru Epaltza

Autogestioa

Euskalerria Irratitik dakargu Aingeru Epaltzaren iritzia. Bertan duzue audioa.


Gure 15-16 urtetan ostatuak ziren gure espazioak. Ez zegoen alkoholarendako adin mugarik. “A ver si te va a sentar mal!”, erraten zion mukizuari patxarana zerbitzatzen zion kamarero berak. Eta gure karta partidak autegestionatzen genituen. Hortik harata, kale gorria. Espazio autogestionatuak errebindikatzen ditu gazteriak. Gazteriaren atal batek –gehien-gehiengoak- errebindikatu ez ezik, bere egiten ditu espazio horiek. Okupazioa? Ez, alokairua. Espazioen jabeei zenbateko bat ordaintzen die, puntual-puntual- hilabetero. Epika iraultzailearen lustrea kenduta, hain urrun dago bajeren kontzeptua gaztetxeenetik? Biak dira gazteendako espazio autogestionatuak. Batzuk, ordea, ordainduzkoak eta bertzeak doakoak. Beren aurpegi ederrengatik, edo beren ideologiaren koloreagatik. Belaunaldi bakoitzak bere gerlatxoak galdu behar ditu, nonbait, noizbait gizondu edo emakumetuko bada. Arazorik ez. Baina ez denen patrikatik.

Autogestioa

Autogestioa
Aingeru Epaltza, autogestioa, Autogestioa Aingeru Epaltza, caparroso txaleta, gaztetxea, Iruñea, lokalak
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude