Aurtengo sanferminak literatur zaleak dira

Aurtengo sanferminak literatur zaleak dira –

Halaxe dio programak:

«Literatura protagonista duelarik, sanferminetako programaren edizio hau hizkuntzaren aldarria ere bada, gizakion elementu bereizgarri gisara, bai eta festak alaitasunetik, elkar ulertzetik eta begirunetik bizitzeko (eta ezagutzeko) gonbita ere. Ezagutzea diogu, bai horixe. Izan ere, literatura plataforma ezin hobea da irudimenari ekiteko, eta, zergatik ez, munduari jakinarazteko sanferminak direla ezarritako topikoa baino askoz ere gehiago.

Aurtengo sanferminak literatur zaleak diraIrakurleek sanferminei buruzko hogeita zortzi mikronarrazio topatuko dituzte, literatura unibertsaleko egileen beste hainbeste obretatik hautatuak. 14 gaztelaniaz [Javier Errea], eta 14 euskaraz [Jon Alonso]. Cervantes, Goethe, Dovstoievski, Tolstoi, Verne, Shelley, Kafka, Wolf, Munro,.. Baten batek galdetuko dio bere buruari: Iruñeko festei buruz mintzo ote dira liburu goren horiek, eta guk jakin ez? Ez zehazki. Oulipo taldeak nola, testuetan esku hartu dugu guk geuk ezarritako arau zorrotz-zorrotz gutxi batzuen arabera: liburu bakoitzaren lehen paragrafoak bakarrik erabili ditugu, abiapuntu gisara, eta hortik aurrera gorriz zirrimarratu ditugu “traba” egiten ziguten hitzak, hemen aurkezten ditugun mikronarrazioak sortu arte. Eskailera, suziria, entzierroa, tradizioa, gaua, parranda, ajea, topaketak, maitasuna… Hori dena zegoen misterioz gordeta testu handi horietan. Metaliteraturaren festa hutsa».

.

Hamalau mikronarrazio (klikatu irakurtzeko)

Aurtengo sanferminak literatur zaleak Aurtengo sanferminak literatur zaleak Aurtengo sanferminak literatur zaleak