Aurten Aste Nahasia

Aurten Aste Nahasia –

Aurten ez da Aste Nagusiarik izango Bilbon, gainontzeko euskal hiriburuetan bezala bertan behera utzi baitituzte jaiak. Bilboko Konpartsek baina, Aste Nahasia iragarri dute, “Bilbo alaitzeko, entretenitzeko eta kultura eskaintzeko” datorren abuztuaren 22tik aurrera. “Elkar zaintzatik, osasun-neurriekin, eta prebentzio irizpideak gidatuta egingo dugu -dio antolakuntzak-, modu herrikoian, feministan, euskaldunean, ekologistan eta ahal den parte-hartzailean”.

Ekimen ludiko eta kulturalen egitarau xumea aurrerago iragarriko dutela eta, Bilboko Konpartsak dei egin du zaintza irizpideak jarraituz egun hauetaz gozatzera, gogoan izanda aktibitate gehienek aforo mugatua izango dutela, segurtasun neurriak bermatzeko.

Aurten Aste Nahasia

“Aste Nahasia, urte tristea delako, galdu
ditugun senide, lagun, lankide eta auzokideengatik,
zein lana berreskuratu ez dutenengatik…
Aste Nahasia, egoera horretan inoiz baino gehiago behar ditugun
alaitasuna eta irribarrea aurkitzeko…
Aste Nahasia, denok berriz batuko gaituen ekimen
koloretsu eta kolektiboa behar delako, distantzia fisikoak gorde arren…
Aste Nahasia, uda arraroa delako, maskarak aurpegi erdia
estalita ikusten baititugu kuadrillakoak…
Aste Nahasia, begiak estali barik izan arren ez dugulako ikusiko
Mari Jaia balkoira ateratzen…
Aste Nahasia, jai zoroa den Aste Nagusiari urteen poderioz ordena
apurrak eta ohitura batzuk antzematea lortu dugunean, berriro ere erabat aldatu
delako aurten, begi-bistatik desagertzeraino…
Aste Nahasia, oraindino shock egoeran eta nahastuta gauden arren,
belarriak erne eta begiak zabalik izan behar ditugulako,
zerbitzu publikoak eta jai eta kultur herrikoiak defendatzeko”.

Aurten Aste Nahasia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude