Aurrerapausoa emateko garaia

bakeabehardugu

Alde batetik, abertzaleek boterea galdu izanak, hauen bateratzearen ideia mahai gainean jarri du berriz ere eta zalantzarik gabe hau beharrezkoa da, alde batetik, gatazka konpondu nahi badugu eta bestetik, abertzaleek berriz ere boterea lortu nahi badute.

Honez gain, ETAri dagokionez jakina da herriaren gehiengoak armak utz ditzan nahi duela, hala eta guztiz ere, hauek argi eta garbi erakusten dute euren jarraitzeko asmoa. Lehenik eta behin, giro lasai bat lortu beharra dago, izan ere, beste bake prozesu bati heltzeko ez da momentu errazena ZPren interesei so egiten badiegu. Aurreko bake prozesuaren porrota kontuan hartuta, PSOEk beste bat aurrera eramateko asmoa edukiko balu, oposizioak aurka egingo lioke gogorki eta datozen hauteskundeei begira, nire ikuspuntutik, PSOEk boterea galduko luke.

Gainera, Ezker Abertzaleari begiratzen badiogu (komunikabideetan esandakoagatik gutxienez), geroz eta ahots gehiago altsatzen ari dira borroka armatua alde batera uztearen alde eta hori, zalantzarik gabe, aurrerapauso handia da. Halere, gaur irakurri dudan berri batean, Batasunak EAJ gabe hasi nahi duela jartzen zuen eta nire ustetan, benetazko aldaketa nahi badugu, denok batera bultzatu beharko dugu inor alde batera utzi gabe.

“De cara al nuevo curso, la antigua Batasuna pretende crear un amplio bloque independentista-soberanista, lo que se ha venido denominando polo soberanista. La primera fase, al contrario que ocurrió con Lizarra en 1998, arrancaría sin el PNV.”

Egunero entzuten ari gara alderdi politiko abertzaleek batasunaren alde egin nahi dutela eta hori da herriak eskatzen duena batik bat.

Ikusi BERRIAko inkesta hau.

Hitz gutxitan esanda, alderdi politikoen batasuna lortu eta bake prozesu baten alde apustu egiten bada gatazkaren amaiera gertu izango dugu.

” Ez dago bakerantz biderik, bakea da bidea” – Mahatma Gandhi