Aurore Martin elkarrizketatu du Frantziako Canal+ kateak

Frantziar Estatuko telebistan ahotsa ematen diote Aurore Martini. ZuZeura ekarri dizugu Canal+ kateak ezker abertzaleko militanteari egindako elkarrizketa. 9:00 minututik aurrera duzue frantsesez.

.

Bere kasua prezendentea sortzeko erabili dela dio, oraindik ere auziaren zain dagoela eta Manuel Valls barne ministroak bere kontra eta hautetsien kontra esandakoak gogorregiak izan arren, ez duela horretan geratu nahi eta bakerako aukera profitatu behar dela dio, besteak beste, eta halaxe eskatu dio Hollande jaunari, gehituz aukera bikaina dagoela auzi zahar bat konpontzeko.

Bere militantziaz ere galdetu dio aurkezleak, esanez bere abizenak eta inguruak ez direla euskaldunak izan. Aurore Martinek erantzun du bera elebiduna dela, eta ikastolan hezitua eta abertzaletasunarena bere hautua izan dela. Bera ez dela ez eker abertzalearen bozemaile eta ez ezer, militante soila ez bada, eta Ikur bihurtua badabil orain, jendearen oldarragatik dela.

Azkenenez esan du, hedabideen papera garrantzitsua dela eta borroka armaturik ezean aukera dagoela euskal konfliktoaz informatzeko, horretara gonbidatu ditu komunikabideak, finean ez baita ongi ezagutzen euskal gatazka: ez da bazterreko kontu bat, 100.000 lagun biltzen dira manifestazioetan, gehiengo soziala eskubideen alde dago, nazioarteko jende ospetsua bakebidean engaiatuta dago…

Aurore Martin Canal+ katean

Aurore Martin elkarrizketatu du Frantziako Canal+ kateak

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

13 pentsamendu “Aurore Martin elkarrizketatu du Frantziako Canal+ kateak”-ri buruz

  • Aldeak egon badaude oraindik bi estatuen artean.

  • Obanoseko infanzoia 2013-01-10 17:45

    Lotsagarria! Noraino iristen den sumisioa. Bake prozesua aipatzen du, kontenidorik gabe.(normala den bezala, hasieratik “aro berria” horrela izan da, kontenidorik gabe) Eskatzen ditu estatu okupaitzailei beren “inplikazioa”. Haiek inpikatzea? Lasai egon behar gara orduan, inplikatuko dira, bai…”vaya que si nos vamos a implicar!” pentsatsen egongo dira momentu hontan. Ta frantses kazetariak farra egiten ta bromak katalunyarekin, EH-ri aurrera hartu diola, Manuel Vals katalana dela etabar… Patetikoa. Garbi ikusten da bide hori: frantzia ta espaina demokratizatu ta gero guk haiei ez dakit zer “eskatuko” diegu. Noiz arte ?

  • Noizko Obanoseko Infanzoiak twitter kontu bat? Zain gaude zure zaleak… @ObanosekoInfazoia

  • Nire buruari zin egin nion, ez niola Infantoi eta enparauei erantzungo, ez nituela haiek idatzitakoa irakurriko, baina berea zela konturatu gabe irakurri dut.
    Nazka ematen dit, “lotsagabea” eta “sumisoa” deitzea bere ideiak defendatzeagatik kartzelatik atera berri den Auroreri. Hitz horiekin argi geratu zaigu zein den lotsagabea. Eta sumisioari buruz zer esan? Berak esaten duen bezain intsumisoa balitz kartzelan egongo litzateke gure Infantoia, ala klandestinitatean, Aurore egon den bezala.
    Nire mezprezurik handiena Infantoiarentzat, ez daki ezer eraikitzen, besteena kritikatu bere egongelatik, hori bai. Irainak baino ez ditu botatzen, benetako “troll” bat da. Ez dut elikatu nahi. Troll bat da eta ezin da berarekin hitzegin. Parasito bat da, ZuZeuk publiko zabala daukala aprotxatu eta komentarioetaz jabetu da, jakin badaki bere blob propioa irekiko balu inork ez lukeela irakurriko.
    Azken gogoeta, Zuzeuko arduradunentzat: Infantoia eta antzeko bostpasei lagunen trollismoari esker, asko galdu dute ZuZeuko komentarioek. Lehen gustura irakurtzen nituen, eta noizbehinka parte hartu ere. Orain komentarioetaz jabetu da troll talde bat, eta apenas ez dute interesik.

  • Obanoseko infanzoia 2013-01-10 19:05

    Totalitarismo ta faxistaren komentarioa. Zuk nitaz pentsatsen duzuna ez zait batere inporta, deskalifikazioak ta izugarrizko prepotenziarekin zintzilikatzen dituzun medailitak presondegi ta klandestinitatearen kontuan lotsagarriak dira, zer jakingo duzu zu…
    Lotsagarria baita ere, ze errespetu faltakin jolasten dute gurekin, gero ta gehiago, ta sumisioaren egoera bistan da, eguneroko ogia…

    • Doneztebeko jauna 2013-01-11 02:34

      Obanosko Infanzoia, aitonen semetik aitonen semera, berorrek erretzen duen opiotik eskatu nion pixar bat duela egun batzuk, eta ez da deus ailegatu oraindik ene dorrera

  • Nik ere @ObanosekoInfazoia nahi dut

  • Obanoseko infanzoia 2013-01-11 09:19

    Lotsagarria, penagarria ta amorrua ematen duena. Ikusten da nola kazaetari Frantziarrak Aurore-ri explikazioak eskatezn dizkiote, zergaitik euskalduna den izen ta abizen horrekin, zergaitik biolentoa den, zer eskatzen dun demokrazia batean bizi ez gero, non dagoen gerla hori esaten diote, “iparraldean” egoera idilikoa ta guztiz paketsua dela, soberan ondo bizi dela…. Zapaltzaileak kontuak eskatzen zapalduari, mofatzen, gezur ta gezurrak esaten ta zapalduaren partetik erantzun bakar daukana da bakezalea dela…bakezalea dela…bakezalea dela. Noraino iritsi garen….

  • zorionak Aurore, ez dituzu gaizki erabili eman zaizkizun hamar minutuak! zaila izan behar du aurretik jazotako denaren ideia azkar bat eman behar izatea foko eta partehartzaile ponpoxoen artean. nola ez, naturaltasuna garaile.

  • Obanoseko infanzoia 2013-01-11 10:02

    Doneztebeko Jaunari, nire ustez ezin duzu egon zure dorrean itxoiten, itxoiten ta beti itxoiten, besteak bezala, ipurdia mugitu behar duzu, dorreatik atera ta Obanos-eko plazara heldu.

  • harritu nauen gauza bat, zeinen formatu informalarekin tratatu duten gaia… ze iruditzen?

    • Joseba Uria 2013-01-11 16:33

      Ikaragarri, bai. Badirudi “famosete” batekin ari direla. Ez dut saioa ezagutzen ezta bere eredua ere, baina kostatzen da ulertzea. Gainera, gure ikuspegitik normala bada ere, non arraio ikusten da terrorismo delituengatik atxilotutako eta kartzelean izandako pertsona bati txalo zaparrada batez ongi etorria ematea? Harrapazank. Badirudi jiji-jaja tonuan jorratzen dutela gaia, ez dakit saioa arintze aldera edo gaiaren benetako larritasunaz ohartu gabe.

      • Hegoaldekoa naiz ta ez dut ia frantsesik ulertzen, 4 kontutxo besterik ez. baina bai egia da, somatu dut, halako indormaltasun batez tratatzen zaiola Aurorei, ez zaio bukatzen uzten, esaldiak erditik… ongi, horrelako medio batean izan duelako aukera baina, lotsagarria trataera. animo Aurore!!! Zurekin gara!