Aurkezpen interaktiboa: Euskal Herriko enpresa demografia

gaindegia

Nolakoa da Euskal Herriko ehun produktiboa? Non kokatzen da? Zein jardueran ari dira euskal enpresak? zein sektoretan? Zein izan da euren bilakaera krisia hasi zenetik?

“Euskal Herriko enpresa demografia” txosten monografikoaren harira, Gaindegiak aurkezpen interaktiboa prestatu du Euskal Herriko ehun ekonomikoaren zertzelada nagusiak ezagutzera emateko: establezimendu kopurua Euskal Herrian, beren bilakaera 2008. urtetik hona, jarduera sektore nagusiak, establezimenduen tamaina, etab.

Aurkezpenak datuak, grafika eta mapak eta Gaindegiako koordinatzaile den Imanol Esnaolaren azalpenak jasotzen ditu (azken hauek bideoak).

Txostena: Gaindegia Euskal Herriko enpresa demografía

Aurkezpen interaktiboa: Euskal Herriko enpresa demografia