Audience taldearen “Big affair” diskoaren aurrerapena

Audience taldearen "Big affair" diskoaren aurrerapena
Audience eta John Agnello ekoizlea, lanean.

New Jersey (AEB) hiriko Water Music estudioetan grabatutako ‘Big affair’ disko berria plazaratuko du Audience talde gernikarrak azaroaren 14ean. Hemen duzue aurrerapen abestia.

John Agnello ekoizlearen eskuetan jarri dira, besteak beste, Dinosaur Jr, Sonic Youth edo Kurt Vile artistekin aritu den profesionala. Oraingoz abesti bat igo dute aperitif gisa, ‘Country of Tambourine’.

Azaroaren 14ean, ostegunez, Bilboko Kafe Antzokian egingo dute aurkezpen prentsaurrekoa, zeina prentsari zein nahi duenari irekia izango baita, eguerdiko 12etan.

Captura de pantalla 2013-11-08 a las 09.15.03
Grabaketa saioak New Jersey hirian.

Audience taldearen “Big affair” diskoaren aurrerapena

Ekaitza bainuontzi batean