[#Azalak] Atzoko manifestazioa gaurko prentsan

[#Azalak] Atzoko manifestazioa gaurko prentsan –

Nafarroan sekula izan den manifestazio jendetsuenetakoa izan zen atzo Iruñekoa, Altsasuko zortzi gazteentzako justizia eskatzen zuena -taberna zulo batean goizaldeko orduetan izandako liskarrarengatik terrorismo delituak egotzi nahi dizkiete, bihar Madrileko Audientzia Nazionalean hasiko den epaiketan-.

Horrela jaso da gaurko prentsa idatzian atzoko elkarretaratzea:

.

Euskal Herrikoetan

Euskal Herriko prentsa idatzian hedabide gehienek eraman dute atzo Iruñean izandako elkarretaratze jendetsua azaletara; hiruk argazki eta guzti: Berriak, Garak eta Diario de Noticiasek. Arrastorik ez, ordea, Vocento taldeko bi egunkarietan, Diario Vascon eta El Correon, azken honen azalean aferari buruzko erreportaje bat iragartzen den arren -ez dugu Noticias de Gipuzkoaren azalik lortu-.

Berria: «Elkartasunak kalea irabazi du»

Berria (Iñaki Petxarroman): «Herri bat, Altsasuko gazteekin bat»

Berria (adierazpenak): «Hau ez da terrorismoa»

Berria (bideoa): «Altsasuko gazteen aldeko manifestazioa Iruñean»

.

Naiz (editoriala): «Querían ser ejemplarizantes y Altsasu ha resultado ejemplar»

Naiz (Eguneko Gaia): «Una respuesta multitudinaria en Iruñea a un juicio injusto»

Naiz (argazki galeria): «Aspaldiko mobilizaziorik handiena Iruñean, «Altsasukoak aske» aldarrikatzeko»

.

Diario de Noticias: «50.000 personas piden justicia para los ocho jóvenes de Altsasu» 

Diario de Navarra: «Miles de personas piden “justicia” en Pamplona para los procesados de Alsasua»

Diario de Navarra (editoriala): «La causa de los detenidos de Alsasua»

Diario de Navarra (Iñaki Iriarte): «Vergüenza en Alsasua»

.

Deia eta Noticias de Álava: «Miles de personas exigen “justicia” para los ocho procesados por el ‘caso Altsasu’»

Diario Vasco eta El Correo Español (EFE-tik): «Miles de personas piden «justicia» en Pamplona para los procesados de Alsasua»

.

Euskal Herritik kanpokoetan

Euskal Herritik kanpo bi egunkarik baino ez dute eraman Iruñeko manifestazioa azaletara, La Razón eta El Mundok, biak ala biak antzeko lerroburu makurrarekin. Lehenak “El Gobierno navarro se une a los agresores de Alsasua en una marcha en Pamplona” dio; bigarrenak “El Gobierno navarro arropa a los agresores de Alsasua en una manifestación”.

The Guardian egunkariak ere erreparatu dio Altsasuko aferari; tabernako borroka batek gure lurraldean den “bake ahula” kolokan jarri duela dio, atzo argitaratu zuen berrian.

La Razón: «Alsasua, síntoma de la antidemocracia»

La Razón (Iñaki Arteta): «La nieve en Alsasua»

El Mundo: «El Gobierno navarro arropa a los agresores de Alsasua en una manifestación en Pamplona»

El País: «Miles de personas defienden a los detenidos de Alsasua»

ABC: «Una gran manifestación pide en Pamplona libertad para los jóvenes detenidos de Alsasua»

El Diario: «Alsasua, ¿el terrorismo después de ETA?»

Público: «Una marea humana pide justicia para los jóvenes de Altsasu: “No son terroristas”»

 

[#Azalak] Atzoko manifestazioa gaurko prentsan[#Azalak] Atzoko manifestazioa gaurko prentsan
altsasu, azalak, justizia, manifestazioa, prentsa
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude