Atzoko hitzak josten

blogsoElorrioko historia emakumeen ahotik, lekeitiar emakume biren lana.

“Beraien lehenbiziko ikerketa-lanaren fruitu da esku ertean dugun liburua. Kresaldun antropologo gazte bi hauek gogotsu agertu dira Elorrioko kaleetan barrena lanean. Gazte izaera eta ikuspegi feminista soinean dutela, kaletar izaera ere nabari zaie. Historia kontatzeko aukerarik eman ez zaien emakumeei mikrofonoa luzatu eta ixilduen historiari oihartzuna emateko asmoz erditu dute proiektu hau.”