Atzerritarrak eredu

Euskararen eguna dugu gaur. Askok diotenez, egunero ospatu beharreko eguna izan beharko litzateke euskararena. Maleruski, euskara egun batera edo egun batzuetara mugatu balitz bezala bizi dute askok (Ibilaldi sindromea esan genezake). Zoritxarra aipagarria da, izan ere, ”euskarak gu bakarrik gauzka” edo, Unibertsitatean esaten genuen lez, “inork ez du egingo geure ordez“. Erantzukizun itzela, beraz.

Ni ez naiz inor besteon garunak astintzeko, baina hain erkidego abertzale den honetan; espainol barra-barra entzuten da. Ondo dago ondoko herriak geure maluren erantzule gisa aurkeztea eta egunak negarrez ematea, baina are eta zuzenago litzateke autokritika pixkat bat egingo bagenu, izan ere “Abertzale bat = euskaldun bat” eragiketa eginez gero, geure hitzak euskarazkoak izango lirateke aspalditik. Autokritika gehiegi ei da.

Badut lagun bat zeinak Gobernuz Kanpoko Erakunde batean ematen dituen larunbat goizak umeei etxerako lanekin laguntzen.  Txundituta dago, etorkinen seme-alabak euskaraz ikasten ari baitira. Eredugarriak direla dio. Motz geratzen da, izan ere, atzerritik etorririko guraso horiek bertoko guraso askok ulertu ez duena konprenitu dute: euskara da euskaldunago egiten gaituena. Katea ez da eten, hortaz. Hala izan bedi urte luzez.

 

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.