(Atxilotu baten) esperimentua armiarmekin

(Atxilotu baten) esperimentua armiarmekinIbai bizkaitar gazte bat  da, sare sozialetan argitaratutako mezuak zirela-eta poliziak “Armiarma II” operazioan atxilotu zutenetako bat.

Atzo, operazio polizialaren hirugarren atala zela-eta, twitter kontua @ibai_93 duen gazteak berak, atxiloketen harira egin duen esperimentua ezagutarazi du.

 

Hemen duzue euskaratua:

 

“Araña 2” operazioan atxilotu nindutenean, atentzioa eman zidan guztiok ezkertiarrak ginela, twitterren terrorismoa goratzen duen nazi kopurua izugarria izanik ere. Bizitzaren gauzak, aizue; enpin.

Azaro hasieran atxilotu nindutenez, eta handik gutxira Kataluniako A9-ko erreferenduma egitekoak zirenez, esperimentu bat egiteko profitatzea erabaki nuen, jakinmin hutsez: fatxillen bi txio aukeratu nituen, orduan terrorismoa goratzen zuten guztien arteko bi, eta formalki salatu nituen Guardia Zibilaren Delitu Informatikoen atalean, formularioak osatuz eta eskabide guztiak betez.

Apropos hautatu nituen bi txio horiek, aurkitu ahal izan nituen argigarrienak zirelako eta argi eta garbi agertzen zutelako Katalunian bonba bat jartzeko asmoa eta boto emaileak hiltzekoa; kontua are errazagoa zen, gainera, haietako batek bere benetako izena erabiltzen zuelako (Manu Villarín), eta lokalizatzea errazten zuten argazki eta datu andana sareratzen zituelako.

Gaur, esperimentuak eman ditu bere fruituak: atxilotutakoen %100 ezkertiarrak dira berriro. Norbaitek zalantzarik balu, jakizue arazorik gabe adieraz dezakezuela katalanen, etorkinen edo Pablo Iglesiasen heriotza desio duzuela, baita zuok zeuok hiltzeko asmoa duzuela ere; berdin dio! Hori bai, ezta okurritu ere Carrero Blancoren hargatik poztea!

(Atxilotu baten) esperimentua armiarmekin

 

"Araña 2", adierazpen askatasuna, armiarma operazioa, sare-sozialak, Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude