11 pentsamendu “Asteko polemika inozoa: “Haizearen errua””-ri buruz

  • Bittor Hidalgo
    BittorHidalgo 2011-08-11 08:56

    Bi kontu. Bat. Harritu nau ZuZeun espainolezko berre hau aurkitzeak, eta ez zait gustatu, nahiz eta “aipu” zuzena izan. Haibeste gauza egin genezake espainolezko “aipu” zuzen gure eguneroko bizitzan, ez genuke euskaraz aritzeko betarik batere.

    Bi. Ikurrinen kontuarekin. Donostiako PP eta PSOEkoentzat lanpostu berria bururatu zait, doan eta borondatez bete lezaketena krisi garai hauetan kosturik eragin gabe gure udalari: BANDERA HONDEATZAILEarena. (ONDATZAILE ote da ondo esana? HONDATZAILE? ONDORATZAILE? Nahastu naiz. Euskara Batuaren kontuak. Astindu batzuk merezi ote ditugun batzuk…)

    Ondo izan

  • Gonzalo Etxague
    Gonzalo Etxague 2011-08-11 11:28

    Ados Bittorrekin. Bestalde, bitxia iruditu zait tarteka-marteka Urgulleko ikurrina lapurtzen duten “inkontrolatuei” buruz albistean ezertxo ere aipatu ez izana. Hori ez zaindu dezatela.

  • Joseba Uria 2011-08-11 12:35

    Gonzalo, Bittor, ulertzen dut espainieraz ikusi izanak “min” eragin izana. Hala ere, ez ditzagun eskuak burura eman, tarteka marteka erderetan ere publikatzen baitira gauzak. Gainera, fidel mantendu nahi izan dut titularra: gure hizkuntzan inork ez baitu horrelako inozokeriarik argitaratuko… momentuz. Zainduko dut.

    Horrez gain, egia esan banderen kontu honek grazia egiten dit kosmopolita eta mundutar horiek baitira egunak joan egunak etorri sinbologiari begira daudenak. Legearen izenean dela diote, guztiok espainiar identitatea izatera inposatzen gaituen legeaz ari dira. Ez da ezer berria, baina bai (enegarrenez) amorragarria.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-08-11 14:22

    Gonzalo, El Diario Vasco VOCENTO taldekoa denez, guztiz ulergarria egiten zait Urgullekoa bezalako kontuak ez aipatzea. Nire ustez, zuzendu beharreko akatsa ez dago hor, baizik eta egunkari hori “normaltasun” batean kokatzen duten irakurleengan. Hau da, jende askok oso txip ezberdinez irakurri/entzuten ditu, adibidez, COPE edo El Diario Vasco, eta ideologia beretsukoak dira. COPEri ez diogu ezer eskatzen, ez du merezi, beraz Vocento taldekoei ere ez, ala?

  • Gonzalo Etxague
    Gonzalo Etxague 2011-08-11 16:13

    Aitor, arrazoi duzu. Ironikoa zen nire iruzkina, noski. Arazoa da aipatzen dituzun horiek ez daukatela inolako erreparorik besteei eskatzeko. Noizean behin beharrezkoa da gogoratzea gehiegikeriak normaltzat ez hartzeko. El Diario Vascori dagokionez, berriz, esaten da deabruaren armarik boteretsuena bere existentzia ezkutatzea dela, eta esango nuke kontu honekin gauza bera gertatzen dela. Egunkari hori ezin españolistagoa izanik, neutrotzat (apolitikotzat) jotzen dute haren irakurle askok, nahiz eta abertzaleak izan. Ziur aski ideologia abertzalea eta soziologia espainola dutelako, eskelen kontua eta tokiz tokiko informazioak aparte utzita. Gara, Deia edo Noticias, ordea, egunkari alderdikoiak omen dira, alderdi jakin bati lotutakoak, alegia, eta zinez horrelakoak dira, bai, baina El Diario den neurrian. Zenbat aldiz entzun dugu demontrezko galdera: “Gaurko egunkaria irakurri al duzu?”, edo beste antzekoren bat; egunkari hori, noski, El Diario Vasco da. Baina, ez ahal zait gaizki ulertuko: nik ez diot inori esango zein egunkari irakurri edo erosi behar duen, ez eta egunkariei nolakoak izan behar diren ere. Baina denok ideiak argi edukitzea gustatuko litzaidake. Bien bitartean, Berria irakurtzen jarraituko dut nik, euskaraz dagoelako eta kazetaritza duina egiten duelako. Azken honekin esan nahi dut irakurtzen dudanean ez naizela manipulaturik sentitzen, kontatzen duen guztia sinistu dezakedala (nahiz eta dena ez kontatu, baliabide faltagatik eta herri honetan idazten diren gehienak zurrumurru interesatuak eta gehiegikeria alderdikoiak direlako) eta, noski, sinatu gabeko editorialik ez duela. Eta, halere, badauka zer hobeturik, baina egunkari bati gutxienez horiek eskatu behar zaizkio panfleto hutsa izango ez bada.

  • Amonamantangorri 2011-08-11 17:07

    Gogoeta-dibagazio bat, udaoro, desesperazioan bakar-bakarrik eta triste uzten gaituzten “Serio Demonio” genialak ahal bezala imitatuz:

    Bat: Donostiako udalak Etxerati baimen bat “ukatu” omen diolako zurrumurrua zabaltzea, ia egunero udaletxeko piperpotoa egunkarietan erakustea… Dudarik gabe, horrelako berriek propaganda-estrategia berri bati erantzuten diote: Bilduren boto-zakua hustu nahi dute, Ezker Abertzaleko jendea botatzeko animorik gabe utzi. Nola? Madrileko hedabideetatik Bilduren ustezko epelkeriak salatuz. The Simpsonsen kapitulu batean militar batek zioen bezala, propaganda liminala, subliminala, eta superliminala egiten dute. Ez dute aukerarik galtzen.

    Zein da eraso honi erantzuteko modurik egokiena? Kanpaina horrek eraginik eduki ez dezan, Izagirrek bere aurpegi erradikal, bolibartar eta patxikontra erakutsi behar die Donostiar abertzaleei. Horrela geldituko dira difamazio gaizto horiek.

  • Gonzalo Etxague
    Gonzalo Etxague 2011-08-11 17:24

    Baina ez al dira konturatzen joko zikinak jendea haserretzen duela? Ez gara atzo jaioak, mesedez! Ez hemen! Esango nuke Euskal Herriko bote-emaleak hiperkritikoak direla berez, ondo asko dakitela zeren alde eta zeren kontra ematen duten botoa, eta areago Bildurenak. Eta donsotiarrak gibel handiak, bide batez esanda. Prentsa zaborra eraginkorra izan baliz, Ezker Abertzaleak eta, orokorrean, alderdi soboranistek boto guzti-guztiak galduko zituzten aspaldi. Horrela jarrai dezatela eta laster Otegi lehendakari ikusiko dugu. Eta ni pozik.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-08-11 22:58

    Ni ere bai.

  • Bittor Hidalgo
    BittorHidalgo 2011-08-11 23:00

    Aupa JOSEBA!

    Lasai diozu zurean ulertzen duzula “espainieraz ikusi izanak “min” eragin izana.”

    Baina, nik esango nuke, ezetz ematen duela, ez ote dezun ulertu, ondoan baitiozu: ” Hala ere, EZ DITZAGUN ESKUAK BURURA ERAMAN, tarteka marteka erderetan ere publikatzen baitira gauzak.” Zer egin behar dugu orduan, euskarazko gune batean lasai-lasai sartu espainolezko berriak, beraiek hala eman dituztelako? Ez dute ba ezer interesgarririk argitaratzen munduan espainolez 400 edo 500 miloi espainoldunentzako!

    Eta garbi diozu “fidel mantendu nahi izan duzula titularra”. Baina FIDELek ez du esan nahi ESPAINOLEZ eman beharra. Ala bai? Itzulpenak ez digu balio? Hobe espainolez segitzea? BERRIAk berri hori ere espainolez eman beharko luke? Ez luke eman beharko, jakin dezagun ze zozolokeriatan dabiltzan gure inguruan?

    Nik nahiago nukeen zerorrek ere berria eman diguzunez, euskaratzeko lana hartu izan bazenu. Baina ni, ni naiz.

    Nolanahi, harritu nau zure deskarguak, ustez nik egin aurretik ere erantzuna niolako (edo nahi niolako) horri ere, ez?, nioenean: “Harritu nau ZuZeun espainolezko berri hau aurkitzeak, eta ez zait gustatu, nahiz eta “aipu” zuzena izan. Haibeste gauza egin genezake espainolezko “aipu” zuzen gure eguneroko bizitzan, ez genuke euskaraz aritzeko betarik batere.”

    Dena maitasunez, nolanahi, Joseba. Kontua da oso fundamentalista sentitzen naizela horrelako kontuetan, oso talibana, eta oso harro, eta gustatzen zaidala aitzakiak bilatzea denok animatzeko “gureari” eusten “gurean”, hizkuntzaz ari naiz.

    Gabon pasa eta Aste Nagusi on!

    Bittor

    P.S. Bide batez, gaur kalean ikusi ditudan karteletan Donostiako ASTE NAGUSI berria iragartzen, hau euskaraz bakarrik iragartzen zen letra handietan: ASTE NAGUSIA (urrutitik ikusita behintzat). Eta poztu naiz.(Letra txikietan ez dakit besterik zioen.)

  • Joseba Uria 2011-08-11 23:20

    Kaixo, Bittor. Euskarazko gune batean lasai-lasai hartu dugu ingelesez idaztea ( http://goo.gl/tPDDM ) Gaztelaniazko hau salbuespen da, ikus bestela nire beste artikuluak. Badirudi ingelesezko salbuespenak ametitzen ditugula, ez ordea espainolezkoak. Arrazoia biok dakigulakoan nago.

    BERRIAk, noski, euskaraz emango du. Baina, aurretik esan bezala, zorionez, euskarazko hedabideek ez diote gai honi halako oihartzunik emango.BERRIAri buruz galdetzen didazu. ZuZeu ez da BERRIA eta honek lizentziak ematen ditu, adibidea? Ezagutzen duzu “Der Untergang” filma? Eta, “El hundimiento”? Badakizu BERRIAn nola idatziko zuten, eta, nik idearik ere ez nuke izango zertaz ari diren. Onar iezadazu halakorik ZuZeun argitaratzen badut.

    Ni ere euskal taliban izateko atarian gelditu naiz, baina, hara, musulmanak gose direnean txerria jaten duten bezala, nik komunikatu nahi dudanean pekatu txikiak egiten ditut noizean behin.
    Mil esker iruzkinagatik, dena den! Hau “asteko polemika inozoa” baina aberasgarriagoa da eta.
    Ondoizan ta Aste Nagusi On zuri ere.

  • Bittor Hidalgo
    BittorHidalgo 2011-08-12 08:32

    Egunon, Joseba. Pozten naiz kiroltasunez hartu dezulako atzokoa. Bildur nintzen ‘formak’ galdu ote nituen azken erantzunean. Hala izan bazan, barkatu.

    ESPAINOLaren eta INGELESaren kontuan, bi hitz. Ze, gure etsai ‘soziologikoa’ hegoaldean ESPAINOLA da, eta horri egin behar diogu aurre, nere ustean, eta ahal degun guztia atera honen morrontzapetik (iparraldean, FRANTSESA).

    Eta horretan INGELESA lagun izan dezakegu. esan det beste inoiz, ZURE ETSAIAREN ETSAI, ZURE LAGUN edo. Eta (euskaldunok) lortzen badegu INGELESA izatea gure bigarren hizkuntza (edo ia), eta honekin munduarekin lotuta egotea, berehala konturatuko gara, mehatxu nagusi dugun gure arteko ESPAINOL (edo FRANTSES) OROJALEA gero eta gutxiago behar dugula. Eta JAKITEA beti ondo. Orain bezela ESPAINOLAK / FRANTSESAK guztiz itota egotea gu …, ez hain ondo.

    Bitartean, biba ingelesa, euskararen ondoren, ezta?

    Gosari ona izan

    Bittor

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude