Asteburu honetan larri gabiltza zuzeu.com albistarian

Bai egia da, zurtz gabiltza asteburu honetan eta baliteke bihar igandez, albiste eta mugimendu handirik ez izatea zuzeu.com albistariaren azalean. Horregatik jotzen dugu hain berea duen horizontaltasunaren aldarria: zergatik ez diguzu zeuk laguntzen?

Ederra litzateke zeure albisteren bat edo batzuk ikustea albistariaren azalean eta bestela. Inoiz edo behin tentatuta egon bazara, oraintxe duzu aukera ederra, eta inoiz edo behin hemen idatzitakoa bazara, eskertuko dizugu berriro ere saiatzea.

Erregistratuta bazaude, honez gero badakizu erabiltzen editorea eta interneteko gauzetarako oso traketsa bazara, bidal iezaguzu hona zeuk nahi duzuna, zeuk nahi duzun bezala. Eta geuk argitaratuko dugu, horretarako gaude eta.

Estekak ere freska ditzakezu, badakizu, zeure jendearen interesekoak izan daitezkeela iruditzen zaizkizun azken orduko gauzak jarri bero-beron, edo lasaitxoago irakurtzekoak direnak bare-baren.

Mugi dezagun apur bat zuzeu, baita kazetariak eskuloturik daudenean ere. Ausar zaitez, eman ezazu saltoa.

MjY1OQ==

Irudia | igeltxoa bezala | Juvertson | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.