Aste Nagusian gangorrak xaboitu zirenekoa

Adinean gora doan eskarmentudun parrandazalea gogoratuko da, laurogeiko hamarkada hasieran, uztail hasieran San Ferminetan hasi eta irailean Lekeitioko San Antolinak bukatu bitartean Euskal Herriko jairik jai ibiltzen zen “Oin beltz” saldoaz.

Bilboko Aste Nagusian, punkien uholdea Unamuno plazako oholtza azpian etzaten zen lotara egunez, eta Areatzako lorategiak iluntzen zituen gauez, parrandan zebilenari eskatutakotik edan eta errez.

Harik eta Jose Luis Robles alkateak (EAJ, 1983-1987) atxilotu, goitik behera xaboitu arazi eta gangorrak moztu zizkien arte!

.

1978an sortutako festen inguruko dokumental bat egin zuten 30. urtemugan, “Aquella Aste Nagusia: El origen de las fiestas de Bilbao”, eta bertako pasarte batean jarri dugu arreta. Hain zuzen ere, urte bat gora edo behera, orain 30 urte jazo zena kontatzen duena; festara etorritako makina bat lagun garbitzera derrigortu zituztenekoa.

.

Agintekeria

Deigarria egin zaigu oso, bideoan agertzen diren garaiko elkarrizketetan ez ezik -punkiak aparte utzita, esan gabe doa-, gerora jasotako lekukotza guztiek ere pasadizo edo bitxikeriatzat hartu izana bere garaian alkateak eta udaltzainek erabilitako agintekeria, eta salaketa berbarik ez entzutea inori, ezta konpartseroei beraiei ere!

Horregatik, bat egiten dugu Unamuno plaza eta Iturribide kale bitartean atxilotu zuten gizonak, sei udaltzain furgoneta sar zedin sakakadaka zituela, botatako garraxiarekin (bideoko 1.55 minutuan):

“Onargarria da inori gogoz kontra arropa erantzi arazi eta ilea moztea?“.

Ai Bilbo! gero eta garbiago orduan eta zurrunago.

Aste Nagusian gangorrak xaboitu zirenekoa

Aste Nagusian gangorrak xaboitu zirenekoa

"Oin beltzak", agintekeria, Aste nagusia, Bilbo, festak, punk, Robles alkatea

Zer duzu buruan “Aste Nagusian gangorrak xaboitu zirenekoa”-ri buruz

  • Bilbo España zen eta gaur egun ere España izaten jarraitzen du. Poliziak, hiritar burgesak zein guarroek, denek gazteleraz. Distopia batean bizi naiz. Azken hiritar euskalduna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude