Askapenako bostak, lanean jarraitzeko prest

Askapenako bostak, lanean jarraitzeko prestEspainiar poliziak David Soto, Unai Vazquez, Gabirel Basañez, Aritz Ganboa eta Walter Wendelin atxilotu zituen orain bost urte, eta “ETAren nazioarteko egitura” osatzen zutela zabaldu zen Madrilgo zenbait hedabidetan.

Urri bukaeran hasi zen Askapenako bosten aurkako epaiketa, “erakunde terrorista lagundu izana” egotzita. Bitartean, makina bat erakunde eta lagun izan dira auziperatuei babesa eta elkartasuna adierazi diotenak, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo.

Aste beteko epaiketa atzo bukatu zen, “inoiz hasi behar ez zuen epaiketa politiko baten azken eguna”. Horrela adierazi zuen Audientzia Nazionaletik atera bezain pronto bostetako batek, Gabi Basañez-ek. Askapenako kidearen esanetan, “ez dago elkartasun internazionalista etengo duen sententzia posiblerik! Guk lanean jarraituko dugu…”.

Gora borroka internazionalista!

Askapenako bostak, lanean jarraitzeko prest