Askapenako auzipetuak Europan barrena

Askapenako auzipetuak bira bat egingo dute Europan zehar, hurrengo bi asteetan. Helburua: epaiketaren berri eman, elkartasun keinuak jaso eta epaiketa salatzeko egingo dituzten ekintzen berri ematea. Walter Wendelin, Dabid Soto, Aritz Ganboa, Unai Vázquez eta Gabi Basañez Espainiako Auzitegi Nazionalak auzipetutako Askapenako kideek egingo dute bidaia. Besteak beste, Andaluzia, Irlanda, Katalunia eta Flandria bisitatuko dituzte.

Askapenako kideek azaldu dutenez, “elkartasunez beteriko motxila” soinean hartu eta euren egoeraren berri emango dute Europako zenbait tokitan: Malagan eta Granadan hainbat eragilerekin bildu ondoren, igandean Marinaleda herrian elkartasun-ebazpena egingo da eta bertan izango dira. Andaluziako bira bukaturik, Irlandara joango dira, eta ondoren Bruselara, bertan, Europako Legebiltzarrean hartuko dituzte, eta Flandria eta Kataluniara ere joango dira.

6 urteko kartzela

30 urteko ibilbidea duen Askapena mugimendu internazionalista ilegalizatzeko eskatu zuen fiskaltzak; akusatuentzako sei urteko kartzela zigorra eta Askapena desegitea. Askapeña, Elkar Truke eta Herriak Aske elkarteen aurkako akusazioak erretiratu zituen.

Askapenako auzipetuak Europan barrena

 

askapena, auzipetuak, Europa, internazionalismoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude