Asisko Urmeneta: “Elkarbizitza, non? Biolentzia domestikoa dagoen etxe batean?”

Asisko Urmeneta

Marrazkilarien Urmenetatarren leinuko Asiskok oso argi hitz egiten du. Hizkera ederrean eta ezin argiago mintzatu ere. Zientzia fikzio eta historia zalea izaki, Euskal Herrian bizi dugun egoera Matrix-ekin konparatzen du GureBerriak.com atarirako muntatu elkarrizketan. Asisko Urmeneta egonia, egontanasiaz, eta barneratuta dugun terminologia azpiratzaileaz ari da besteak beste, politikoki zuzenak diren hainbat termino, elkarbizitza esaterako, auzitan jartzen ditu. “Elkarbizitza, non? Biolentzia domestikoa dagoen etxe batean?”…


Lerroburuak – Asisko Urmeneta

“Arturo Campionek errana zuen arras ongi: ‘hemen bi partidu baino ez dira, menperatzaileena eta menperatuena'”

“Pentsa zenbat jende dabilen lanean gure poltsikotik, semiotikan, guri sinistarazteko Matrixen gaudela”

“Egon ala joan. Gauden ala goazen. Autonomiak luzatuko du euskararen egonia. Eta Hegoaldeko eskualdeetan ere galduko da”

“Psikologikoki latza da, konturatzea norbera dela aspaldiko esklabuen ondorengoa”

“Euskaldunontzako goxoago da holako Matrix batean bizitzea, ohartzea baino bizkarrezurra hautsia dugula eta zulo beltzera goazela”

 

Asisko Urmeneta – Gureberriak.com

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

21 pentsamendu “Asisko Urmeneta: “Elkarbizitza, non? Biolentzia domestikoa dagoen etxe batean?””-ri buruz

  • Chapeau! Ulertuko al da zer esan nahi duen? Espero dut baietz. Deskolonizazioaren bidean…

  • Polita benetan (Sugar) 2014-12-20 15:33

    Elkarbizitza hain polita da, konkistatuak konturekin ibili behar direla iritzia plazaratzerakoan kartzelan ez bukatzeko, ta ez da beharrezkoa iritzi hoiek inolako mezu bortitza plazaraztea, hori gabe ere askok epaituak ta gartzelaratuak izan bait dira.
    Baina elkarbizitza hain polita da, esfortsu guztiak merezi dituela.
    Berdin du gutaz parre egiten ari badira, berdin du gure jabetza izan beharko zuen etxeaan bizitzeagatik ordaindu behar badegu beraiek nahi duten betiko alokairua,ta berdin du ezin badugu gure etxea guk kudeatu, elkarbizitza hain da polita…
    Elkarbizitza hain polita da ginen ta izan beharko ginen guztia galdu behar dugula elkarbizitza horregatik.
    Goazen denak otoitz egitera hain zoriontsu egiten gaitun elkarbizitza horregatik.

    Elkarbizitza hian da polita negarrez nagoela hunkituta.

  • Sugar, iritzia plazaratzearen arriskurik handiena ez da kartzelan bukatzea, zapaltzailearen sentsibilitatea zauritzea baizik!! Lau sentsibilitate dituen herria baita hau, eta laurak dira ezinbesteko, herria suntsitu nahi dutenena ere bai.

    Ezker abertzaleak esana. Eskeeeerraaaak zuriiiiii jaunaaa

    • Lau sentsibilitate, baina, lau alderdi politiko dira, hotz hotzean. Gure herria, bo, gure hori igoal gehiegizkoa da, esan dezagun herri hori, izanen munduan bakarra nortasun kontuak ordezkaritza politikoaren arabera zertzen duena. Biharamunean , esate baterako, Podemosek PPek adinako ordezkaritza erdiesten badu bost sentsibilitateko herria izanen al gara? Haiena bai herri sentibera. Neronen herriak sentsibilitate bakarra du ordea, eta ondoan, nahi baino geetuago, haiek.

      • Ongi esana. Nik ez dut ulertzen nola uler dezakezuen batzuek “euskal herritartasuna” hautapen politiko batean oinarrituz. Independentista zara? Beraz euskal herritar. Indpendentista dela dion Islamoafrikar bat, txinatar bat edo galiziar bat euskalduna edo, euskal leinutarra da de facto hortaz? Faborez, noiz definitu da herri bat “borondate” hutsean? Inon. Irlandarra da Irlandar izan nahi duen oro? Ijitoa da Ijitoa izan nahi duen oro? Bada, Ijitoa izateko guraso ijitoen semea behar duzu izan, eta ijitoen balore, siniskera eta kulturaren parte, hau da, euren komunitatearen parte. Baina badirudi euskalduna edonor izan daitekeela, edozein forma eta koloretakoa. Bada, ezetz, joder! Hori gure desagerpena erraztea litzateke!

        • Zure ta nire ideiak ezin urrunago daude gauz mordoetan, baina hontan arrazoi osoa eman behar dizut, nik ezin naiz beltza izan nahi dudalako, beraz nola izango da inor EHko herritarra Espainiatarra izanda? Ezin da. Niretzako behintzat.

  • Niretzako herri honen sentsibilitatea, abertzaleak osatzen degu, niretzako konkistaren alde dagoena, zapalduraren alde dagoena, gure kulturaren aurka dagoena… ez da hemengoa, berdin zait Espainian ala hemen jaio bada, ze hemen jaiotako konkistadore/kolono asko bait daude.
    Txina Espainia inbaditzen du, gehio direnez lege bat egiten du inolako paperik gabe txinatarrak hemen egon ahal izateko, 30 milioi bidaltzen dituzte 20 urteetan ta bere talde politikoak sortu…Gehiengoa osatzen dutenean zilegitzat hartu daitekeen gehiengoa izango zan? Niretzako ez.
    Ta hemen berdin.
    Espainiako sentsibilitatea izango zan haiena? Niretzako ez, kolono ta konkistatzailearen sentsibilitatea da hori,ba hemen berdin, Espainiarren sentsibilitatea hemen ez da Euskal Herritarren sentsibilitatea.
    Baina tira niretzako, hemen jaiotako askok ez dira hemengoak, Espainiakoak baizik.

  • Herritartasuna eta hiritartasuna behar dugu. Nor den sujetoa, nor den EHko demos-a jakitea. Niretzat askatasuna, independentzia eta Estatu propioa behar dugula erabakita duguna talde horrek osatzen dugu EH, hemen jaiotak ala ez. Erabakita ez duen horrek utzi dio euskalduna izateari.

  • Herri bat gobernu bat. Gure kasuan bi ditugu, zapaltzaileak. Beste hiru azpi-gobernu ere, menderatzailei jokua egiten diotenak. Zapalduek hautatzen ditugu estruktura zapaltzaile horiek baina traba guztiak jartzen dizkiogu izan behar den gure gobernuari.

  • Estatuak ez gaitu salbatuko, ez euskaldunei, ez españolei, ez palestinarrei, ez juduei, ez irlandarrei. Estatua lortu eta gero zer? Akaso Holandak, Frantziak, Alemaniak edo Erresuma Batuak euren herri etnikoaren intersak defendatzen ditu?? Bada, Dresdeko manifestazioak edo Frantziako azken egunetako atentatu jihadista ixilduak ikusi beharrik ez daude.
    Judutarren, ijitoen, parsien, libaniarren edo armeniarren arrakasta ez dator Estatua izatetik. Ea behingoagatik buruan sartzen zaigun:

    ODOLA + KULTURA + ERLIJIOA = BIZIRAUTEA

    Hau argi edukita, estatu propioa oso lagungarria izan daitekeela, ados. Hori gabe, ez du ezertarako balioko

  • Osasun publikoa hobeagoa ta justuagoa da osasun pribatua baino, baita merkeagoa ere.
    Osasun publikoa gaizki kudeatuta dagoenean (askotan nahita), politikariak pribatizazioaren alde egiten dute ta herritar asko hobeagoa izango delakoan, horren alde egiten dute.

    Esan nahi du hori osasun pribatua hobeagoa dela?
    Ez.
    Ba honekin berdin, Frantziako estatuak bai defendatzen dula Frantziaren Etnos-a, Frantsesak itotzen dituela berdin berdin?
    Bai, baina hori ez da estatuaren errua berez, estatua da dakaten tresnarik hoberena beraien buruak defendatzeko, baina horretarako estatuak biztanleriaren alde egin behar du, estatu gabe nola egingo zuketen? Nola jarriko ziren ados ta ze eremuetan?

    Estatu gabe nola egingo genituzke gauz gehienak? Euskararen aldeko legeak, laguntza sozial hobeagoak, berezko hezkuntza sistema…
    Hoiek estatuari esker lortu genitzake, hori ez du esan nahi, estatua lortzen badegu dena ondo egingo genula, edo arazoak egongo ez zirela.
    Baliteke estatua lortu ta hemen diktadura bat ezartzea edo munduko sistema justuena, estatu gabe ez degu ezer ezarriko, edo Espainia nahi duena ezarriko dugu.

  • Euskal estatua lortzen badugu, eta berau totalitarioa ez bada (hau da: nazionala, arrazista, faxista edo komunista) eremu geografiko honen barruan bizi den etnia, arraza, herri zein klase ororen estatua izango da: euskaldunena, espainolena, frantsesena, hegoamerikarrena, magrebtarrena, senegaldarrena, txinatarrena, turkiarrena, errumaniarrena, ijitoena… eta estatuaren zerbitzu guztiek komunitate bakoitzaren mesedetara egon beharko dute. Liberalei, demokratei eta ezkertiarrei esker Euskal Herria gaur egun herri multikulturalaren bidean da . Beraz, UNIBERTSALTASUNA ezarriko da BEREZITASUNAren gainetik. Guztien interesak euskaldunen interesen gainetik.

    EEBB, Errusia edo Europako estatu multikultural eta heterogeneoetan gertatzen den bezala, komunitateek euren artean lehiatuko dute botereagatik (botere erreala, ez ordezkapen esplizitua parlamentuan) eta komunitaterik antolatuena, indartsuena zein kohesionatuena izango da garaile. Gaur egungo euskaldunak geroz eta leinu anbiguoagoa, zatituagoa, eta indibidualizatuagoa gara. Modernoenak garenez, jada ez ditugu umerik edukitzen, familiaren garrantziari uko egiten diogu, festa eta edana besterik ez buruan, euskaldunak ez diren kanpotarrak onartzen ditugu gure sendian, barne-gatazka ezberdinetan zatitzen gara (feminismoa etabar), gure tradizio eta zeinu kulturalak ahazten ditugu (zenbat abertzale erdaldun daude?), balio burges eta materialistak onartzen ditugu… eta bitartean komunitate musulmanak, adibidez, jaiotza tasa altua, familia indartsua, komunitate kohesioa, zeinu kulturalak.. mantentzen ditu, eta euren eskakizun eta goraipamenak zabaltzen dituzte gizartean pixkanaka, hobe antolatuak daudelako.

    Hasieran igeritokian burkarekin bainatu ahal izatea eskatuko dute (orain gutxi bezala), eta gizartean eragin handiagoa duten heinean: islama hezkuntzan edo meskitak zabaltzea exijituko dituzte, Frantzian gisa. Azkenik beraiek izango dira jabe gure etxean, Patxi Lopez eta bere maketoen gobernua, euskaldunen ordezkaritzaren jabe izan zen bezala momentu batez.

    Tira, esan behar nuena: gure finantzaketa, kreditu, osasun, hezkuntza, lan, kultura, judizial edo lege-sistemak garatu ditzakegu ETNO-KORPORATIBISMOAREN bitartez estatuaren beharrik gabe. Gure interes etnikoen mesedetarako antolakuntza-sistemarik aproposena. Horixe da estaturik gabeko herri txiki garaileek egin dutena historian zehar. Akaso ez ziren sortu 60. hamarkadan ikastolak estatuaren onikusirik gabe? Akaso ijitoek ez dute biziraun euren lege, balio, siniskera, diru-iturri eta tradizioekin estatuaren babesik gabe? Akaso munduko hiri gehienek ez dute izan juderia zeritzon ghetto judua? Akaso txinatar diasporak mailegurik eskatzen ote du bankuetan ez-txinatarretan edo fabore-ekonomiko guztiak euren artean egiten dituzte? Hori da etno-korporatibismoa. Hori da salba gaitzakeen bakarra. ETNIA BEZALA ANTOLATU, ETNIA BEZALA BIZIRAUN.

    • Noizbait zuzeun artikuluren bat plazaratuko duzu?

    • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2014-12-24 16:46

      Hiltzen Hil, asko idazten duzu.

      Ba al duzu web orrialderik, libururik??
      Zure ikuspegia ez da abertzaletasun “ofiziala”.

      • Ez eta ez. Eguneroko bizitzaz kanpo dudan denbora apurra hainbat gairi buruz ikertu eta idazteko erabiltzen dut. Honen inguruan pena merezi duen zerbait argitaratzeko iker eta idazlan handia geratuko litzaidake oraindik. Urteetakoa.

  • Asiskoren bideo berri bat argitaratu dugu: Mikeloten erabakiaz
    http://www.gureberriak.com
    Jarrai dezala eztabaidak!

  • Hiltzen hil, benetan uste duzu Euskaldunak ez dituztela ume gehio izaten modan dagoelako edo guaia delako? Ezta pentsatu ere, jendeak ez ditu ume gehio izaten mantendu behar ditulako, ta dirua ez badute, lan ordutegi ona, etorkizunekiko prespektiba ona, behar diren laguntzak….. ume gutxigo izango dituzte, baina jaiotze ta lan politika egokiekin, jaiotze tasa haundiagoa litzateke, ta estatua Euskal estatua bada, etortzen dena legez integratu behar bada, hizkuntza ikasi….. mutlikulturalitatea egongo da baina beti Euskal kultura ta nortasun menpean.

    Gauza da estatua sortzerakuan , Euskal estatu Euskalduna sortzeko gaitasuna daukagun ala ez.

  • Sugar: nire idazkera sutsua izaten da eta ez da beti irakurketa esplizitu bat egin behar; “entre líneas” irakurriz ordea ulertu daiteke.

    Baldintza materialek ez dute azaltzen euskal etniaren buru-hilketa demografikoa. Hasteko, baldintza ekonomikoak ez dira horren txarrak: dirua badago, nahiz orain hamar urte bezain beste ez egon. Jendeak badu lana eta bidaietan, juergatan, eguneroko poteoan, afarietan, eskiatzen edo kotxe berrian gastatzeko gutxienez badu. Urrun joan gabe, gure aiton-amonak gu baino dezente txiroagoak ziren eta ume asko izaten zituzten. Afrikan gu baino pobreagoak dira (askoren ustez goseagatik, ebolagatik eta gerrateengatik hiltzen dira etengabe) eta NBEaren arabera 2100. urterako kontinente osoko biztanleria laukoiztuko omen da. Burundin familia bakoitzak sei ume izaten ditu bataz-beste. Horrela, Afganistan, Somalia edo Kongo bezalako paradixu ekonomikoak dira jaiotza-tasa altuenak dituzten lurraldeak munduan.
    Informazio honekin argi geratuko zaizulakoan nago: ez da diru-faltagatik, lan-ordutegi txarrengatik edo etorkizuneko perspektiba urriengatik, nahiz eta komunikabideek diotena edo jendearen ustea hori izan.

    Kausa nagusia espirituala da: balioena, moralarena eta kanpotik inposatu diguten munduaren ikuspegi liberal eta indibidualistarena. Instituzio tradizional guztiak pikutara bidaliak izan dira gupidarik gabe XX. mendean zehar, mesedegarriak eta kaltegarriak berdin, eta horien artean familiarena ere, herri-biziraupenaren ardatzik garrantzitsuenetako bat dena, gurean ezagunak diren mugimendu (sasi)intelektual ugariren bitartez (horietako bat F hizkia du hasieran). Eta betiko balore “errepresore” eta “faxistak” (familia, aberria, erlijioa eta lana) suntsitu eta gero zer ezarri zaigu gure herrian? Nihilismo indibidualista eta materialista bat. Postmodernismoa bere esentzian: dibortzioak, abortoak, homosexualismoaren goraipamena, hedonismoa, drogak, sexu-perbertsioa, pornografia, degenerazio morala, konpromezu falta, balore eza eta blablabla.

    Hitz hauek Proudhon-enak dira, “nazi” edo “fatxa” izatetik nahiko urrun zegoen pentsalari anarkista batenak:

    “Nuestra descomposición social avanza a ojos vistas; cuanto más estudio sus síntomas, tanto más descubro que las libertades públicas tienen por base y escudo las costumbres domésticas; que las máximas por las cuales se destruyen los derechos de los pueblos son las mismas con que ustedes y sus corifeos derrocan el orden de las familias; que toda tiranía, en una palabra, se resuelve en prostitución; y que la prostitución, estudiada en su principio, es precisamente lo que ustedes, señoras, llaman, con el Padre Enfantin y sus acólitos: emancipación de la mujer, o amor libre.”

    • Jada behar dugun baino janariaren bikoitza produzitzen da ta teknologia gero ta gehio produzitzea ahalbidetuko du, adibidez barazkiak lurra behar gabe.
      Halare munduko biztanleriaren zati haundi bat gosea pasatzen du.
      Gure aiton amonen garaian ez zekiten ezer sexuari buruz, ez ziran kondoirik jartzen …. Beraz nola ez zuten ume gehio izango.
      “Jainkoak” bidaltzen zizkien guztiak izan behar zituzten bai ala bai.
      Balioena? Orduan 30 urte baino gehio duten gazte mordo, gurasoekin bizi behar direnak ezer ez daukatelako, balio moralengatik ez dituzte umerik izaten?
      Ta gura aiton amonak txiroagoak izango ziran baina duela 50 urte gizonaren soldatarekin 6 umeei jaten emateko adina zenuen, luxurik gabe baina bazenuen, gaur egun, lan eginda bat mantentzeko gorriak ta bi pasa behar dituzu.

      Ta Mundua jende gehio aguantatu dezake baina jende gutxiagorekin ere funtzionatuko zukeen, hori jada mundu mailan ezarri beharko ziran politikak beharko genituzte, baina ekonomia konpondu gabe ta mundu doiago izan gabe zaila ikusten dut.
      Adibide bat, herriak hustu dira ta hiriak gero ta biztanle gehio dituzte.
      Ba hemendik aurrera hiriko biztanleria igo gabe, hutsik gelditu diran herrietan milaka milioi pertsonentzako lekua legoke, ta baliabideak? Teknologiak gaur egun hori ta gehiagorako balio du.

      Ongi izan.