Asel Luzarraga kasua 6: kartzelaratu egin dute

MTExMQ==

EuskalPENkluba idazle elkartearen bidetik etorri zaigu informazioa eta diote Aselen atxiloketak nazioartean izan duen oihartzuna gerarazi nahi dutela horrela. Denbora hartu nahi dutela auzia epel dadin. Hiru hilabeteko epea eman dute ikerketak buru ditzaten eta bitartean preso edukiko dute Luzarraga.

Akusazioa larria da: tenencia de material explosivo con infracción a la ley de control de armas. Harrigarria entzutea ere, Asel ezagutzen duen edonorentzat.

Alabaina, hurrengo pauso eta zereginak zeintzuk behar duten izan pentsatu eta erabakiko du orain Asel tarteko duen elkarte honek, ez baitute asmorik isilik eta geldik geratzeko.

Horren guztiaren karietara, PEN elkartekoak, BIHAR 19.30ean Bilboko Kafe Antzokian bilduko dira hemendik aurrerakoak pentsatzeko.

Hemen azpiko esteketan ageri ez den arren, abenduaren 7ko atentatua (farmazia batean) ere leporatu nahi diote Aseli.

Hilaren 5ean Durangoko Azokan zen behintzat, geure begitxoekin ikusi genuen eta. Abokatuak hilaren 7an Bilbon zegoela frogatu nahi du pasaportearekin, baina ez diote kasurik egiten. Ikaragarria.

Informazio gehiago:

Latercera.com eta Azkintuwe.org

Irudia | Asel askatu!! | Joseba Barrenetxea | Creative Commons By SA
Asel Luzarraga
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude