Asel Luzarraga kasua 6: askatzeko ekimenak

 

MTMwOA==

Bilboko Abokatuen Bazkunaren egoitzan, 2010-01-21 

Asel Luzarragaren senideak eta lagunak bildu gara, 19 pertsona denetara, eta hauxe da hitz egindakoaren laburpena:

1. INFORMAZIOA Aselen egoeraz.

Aselek idatzitako bi gutun irakurri dira, bata lagun guztiei zuzendua eta bestea Euskal PENeko kideei. Gutunetan eskerrona adierazi du jasotako laguntza eta elkartasunagatik, eta bere errugabetasuna berretsi du. Azaldu du konbentziturik dagoela berari gertatutakoaren zergatia dela maputxeen alde idatzitakoa, eta  esaten du bera ez dela egoera berean dagoen lehena, ezta bakarra ere, beste hainbat kazetari eta idazle aterritar antzeko egoeran egon direlako edo daudelako, maputxeen alde idatzi dutenean. Gutunetan dio garrantzi handia duela kanpotik heldutako presioak, eta komeni dela presio horri ekitea gobernu berria osatu aurretik, Piñera garaile atera baita hauteskundeetan. Indartsu sentitzen da, hunkituta dago lagunek egindako lanagatik (banan-banan izendatu ditu) eta injustizia hau agerian geratuko delako itxaropena adierazi du. Gutunekin batera komunikatu bat eta hemengo egunkari baterako elkarrizketa ere helarazi ditu. Dokumentu biak argi-argiak eta indar handikoak dira, baina Jaime Madariaga abokatu defendatzaile berriak baloratu du momentuz ez dela komenigarria Aselek adierazpenik egitea, defentsa oztopatu dezakeelakoan, eta ez dira emango argitara. Bileran azaldu da zer nolako jestioak egin diren diplomazioaren arloan eta nazioartean. Moratinos ministrariaren kabinetea lau aldiz jarri da kontaktuan familiarekin, baina ez dago datu nahikorik baloratzeko zer nolako eragina eduki dezakeen diplomazia espainiarrak.

2. BALORAZIOA oraingo egoeraz.

Abokatuak eskatu bezala, kolektiboak erabaki du Aselek idatzitako dokumentuak ez direla argitara emango, baina bai haien mezua: Aselek pairatzen duen egoerak jatorria du beraren inplikazioan maputxeen aldeko kausan. Tx¡len ohikoa ei da adierazpen askatasuna urratzea herri indigenen defentsa egiten den bakoitzean, eta aurrekariak badaude egon. Aselekin kontaktuan jarri diren pertsonaia batzuk (José Aylwin, Moira Millán eta Jaime Madariaga bera) politika errepresibo honen lekuko zuzenak dira, horiek guztiek ere (eta beste askok), nola edo hala errepresioa pairatu dutelako indigenen alde egin dutenean. Elena Varelaren kasua sintomatikoa da. Komunikazio-politika berarekin segituko dugu, hau da, ahalik eta komunikabide gehienetan hartuko dugu parte, Aselen egoera presente egon dadin. Elkarrizketak kolektiboko edozeinek egin ditzake, baina hizlari ibiliko direnentzat gida modukoa idatziko da, lagungarri gisa. Nazioarteko presioari garrantzi handia ematen diogu. Honezkero Perez Esquivel Nobel Sariak eta Ariel Dorfman idazle txiletarrak gutunak idatzi dituzte eta abokatuaren eskuetan daude. Ildo beretik segituko dugu, sona handiko pertsonen babesa gureganatzeko. Diasporak egiten duen lana, beraz, oso baloratua da. International PENek abian jarri du berezko ikerketa Asel preso politikotzat hartua izateko, eta hori lagungarria izan daiteke, nazioartean prestijio onartua baitu giza eskubideen arlorrean. 

3. EKIMENAK ANTOLATZEKO plana.

Ekimen batzuk aurreko bileran aipatu ziren eta beste batzuk berriak: Ekimena Azalpena Koordinatzailea Gutunak Aseli  Posta-zerrendaren bidez hedatuko dira Aselen helbideak (etxekoa eta kartzelakoa) nahi duten guztiek idazteko Dabid Nazioarteko kontaktuak Erakunde batzuk aipatu dira kontaktuak egiten segitzeko:Amnesty International, eliza (EHkoa eta Txilekoa) eta PEN.  Jagoba, Gotzone– familia eta Lutxo Enbaxadetan kontzentrazioak  Bartzelonan, Buenos Airesen eta Montevideon Txilek dituen enbaxadetan kontzentrazio bana antolatu da egun berean. Joseba B. eta Zortzi Hatxe Kontzertua Galdakaoseko Gaztetxean Otsaileko 6an kontzertua egingo da Galdakaon. Taldeak: Punkamine, Krimen y castigo, Kotsetxa propia eta Zahil. Bost (5) euroren truke, sarrera eta CD bat. Jagoba, Aitor, Jonu, Maci Kontzertua Bermioko Kafe Antzokian Bermioko Kafe Antzokian, martxoaren erdialdean kontzertua egingo da, 16-17 kantari- talderekin. Alokairua debalde lortzeko, alkatea- rekin jestioa egingo da. Kontzertua diru-iturria izatea espero da. Rafa, Gotzon- Sergio, Leire, Edorta eta Joserra Literatur errezitaldia Mikelazulon Aselen testuak oinarri hartuta eta beste batzuk osatuta, errezitaldia Oreretan. Helburu nagusia, Asel ezagutzera ematea. Oier, Uxue, Paddy Aselen testuen antologia Blogean arakatu Aselen testuak, batez ere “no- violencia”ren ingurukoak, abokatuak defentsa egiteko eskatu dituelako. Aitor Plantilla berria Urtarrilaren 8an egin zen plantilla zaharkitua geratu denez, plantilla berria egingo da azken informazioari egokituta. Horrekin batera, hedabideetan jarduteko gida ere egingo da. 

 Bilbo, 2010-01-22

Irudia | Asel Luzarraga | ZZ, J. B.ren facebooketik | Creative Commons By SA
Asel Luzarraga
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude