Asel Luzarraga kasua 3: Pen Klubaren eskuartzea

tzeMTA3Ng==

 eskuarOrain arteko sarrerak:

1- Asel Luzarragaren kasua 1. (Nor den, gerteara eta bideoa).

2- Asel Luzarragaren kasua 2: (Neskalagunaren gutuna).

 

Email bat iritsi zaigu, lagun batek igorria:

“Asel Luzarraga idazlea Txilen atxilotu dutela-eta, atzo iluntzean Bilbon bildu ginenok hainbat ekimen burutzea adostu genuen.

Horietako ba, bihar bertan burutuko dugu eta bertan parte hartzeko edota etorri ezin baduzue zuen atxikimendua helarazteko eskatu gura dizuegu.11:30ean batuko gara Txilek Euskal Herrian duen kontsulatu bakarrean.

Komunikabideak 12:00etarako deituko ditugu Aselen egoerari buruzko gure iritzia agertzeko. Gero, kontsulatura sartzen ahaleginduko gara Aselen uneko egoeraz galdetu eta gure desadostasun zein kezka adierazteko. Kontsulatua Leioan dago, honako helbidean: Sabino Arana, 18**

Laura Mintegik atzo bertan Aselegaz beragaz berba egitea lortu zuelarik, jo ez dutela jo baina leporatu gura dizkiotenak direla-eta sinestu ezinik dagoela esan ei zion. Ez duela zipitzik ulertzen, ez dakiela zein izan litekeen Txileko agintarien helburua ezta zergatik aukeratu duten bera.

Zehatzago azaltzen du Vanesa Aselen buztarkide Txiletarrak ZuZeuk argitaratu duen gutunean

Atxiloketaren bideoa Euskaltuben ikusi liteke, edo baita ZuZeun bertan ere.

Ezin etorri duzuenok, aukera duzue hemen azpian zuen atxikimindua emateko”.

PEN idazle klubak ere, bi ohar igorri dizkigu. Deskargatzeko jarri ditugu, baina baita ikusteko modun ere. Lehena prentsa oharra da, eta bigarrena, Txileko zenbait agintariri igorritako gutuna. Zabaldu, mesedez.

Eta, esan bezala, atxikipenak eta mezuak, iruzkinetan. Eskerrik asko.

MTA3MQ==

MTA3Mg==

 

MTA3Mw==

PEN elkarteak txiletarrei gutuna:

MTA3NA==

 

MTA3NQ==

prentsa oharra PENcarta sobre Asel Luzarraga

Artxiboa | prentsa oharra PEN | Pen | Creative Commons By SA
Artxiboa | carta sobre Asel Luzarraga | Pen | Creative Commons By SA
Irudia | carta sobre Asel Luzarraga | Pen | Creative Commons By SA
Irudia | carta sobre Asel Luzarraga | Pen | Creative Commons By SA
Irudia | carta sobre Asel Luzarraga2 | Pen | Creative Commons By SA
Irudia | Asel Luzarraga atxilotua | zz | Creative Commons By SA
Asel Luzarraga
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

8 pentsamendu “Asel Luzarraga kasua 3: Pen Klubaren eskuartzea”-ri buruz

  • edorta jimenez 2010-01-03 15:39

    Adiskideok, erkideok: kanpoan izan naizen gehienetan nire burua susmagarri bizi izan dut. Euskalduna izatea susmagarria da. Nago ba kanpora joaten garenean ez dakigula noiz zer leporatuko diguten. Argentinan, Kuban, Alemanian,… beti bizi izan dudana da: norbait bila etorriko zaidaala. Beraz, ni neu orain eta hemen Asel Luzarraga naiz. Bihar zuetako beste edonor izan liteke. Mila esker,
    edorta jimenez

  • Lourdes Luzarraga Zarrabeitia 2010-01-03 17:26

    Edortaren hitzak nireak egiten ditut.
    Aurrera Asel, zurekin bat.

  • ZuZeu

    Animo zeuok, etxekook eta lagunok, Lourdes. Jaso besarkada ZuZeu egiten dugunon izenean. Animo, pasatuko da ekaitza.

  • Ugaitz Gondra Urrutia 2010-01-03 21:56

    Aupa zuek!

    Bueno, jakin dezatela poliziek, fiskala, eta Txileko beste agitari guztiek… Ez garela isilduko, muntai honek ez daukala inolako zentzurik.

    Asel ezagutzen dugunok, bere lagun, senide eta ikasleek ondo dakigu hau guztia fiskalaren muntai bat dela, ez dutelako nahi Asel bezalako “begirale internazional” bat maputxeak izorratzen dauden bitartean.

    Agurrik beroena asel, bere neska eta senide eta lagun guztiei.

  • Pozgarria da gure lagun Aselen askatasunarengatik lanean ari garela ikustea. Lan ta lan arituko gara aske ikusi arte! Aurrera Asel!!!

  • Oraintxe ikusi dut telebistan (Eriz Zapirainek Ez Dok Amairuri buruz egindako erreportajearen barruan)Julen Lekuona zena “Iltzaille bat bezela” kantua noiz eta nola idatzi zuen kontatzen, Urolako treneko billete batean. Duela 45 urtetik gorako kontuak dira, baina ezin hobeto egokitzen zaizkio Txiletik heldu zaizkigun irudi berriei: “Iltzaille bat bezela/ emen naramate;/ bi eskuak loturik/ mundutik aparte./ Errurik ez dutela/ azaldu nai nuke/ Egia nai dunantzat/ emana dut merke”. (kantuaren hitzak osorik http://www.badok.info webgunean). Aupa Asel! Zurekin gagoz!

    (ikus: )

  • Gari Berasaluze 2010-01-04 10:46

    Besarkadarik estuena Aselentzat.
    Lepoko zainak estutu, hortzak erakutsi eta ez etsi, eutsi!!!

  • Hektor Ortega 2010-01-04 13:25

    Aurrera Asel! Besarkadarik gozoena familiari eta lagun guztiei. Ea denon artean injustiziaren atzaparretatik libratzen dugun…
    Asel askatu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude