Asaskaldia

MzI5OA==

Abuztu hasieran izan zen, Donostin Doka kafe antzokian Noruegako Flamin’ Siddeburns eta Arrasateko Los Cretinos taldearen kontzertua zegoen. Nere lagun batek esan zin juteko, eta “garai-onak”  (komilla tarten ez naizelako hain zaharra) gogoratzeko edo, kotxea hartu eta Zumarragatik Donsotira jun ginen. Goiz iritsi ginen, baino Joseba (beste zumarragatar bat) barran zegoen eta lehenengo tragoak hartu genituen. Los Cretinos gustau zitzaidan, egia esan, denbora asko da izena entzunda neukana baina sekula entzun gabe neuzkan. Erosi genien CDa, baita Siddeburns-eko single batzuk ere.

Eskandinaboak hasi bitarten mozkortuta geunden, eta betidanik egin deguna egin genuen: zerbait erosi han zegoen bati. Kontzertua ez zen izen beste mundukoa izan, baina onena gero etorri zen. Gu mozkor eginda geunden eta Eduardo, Flamin’ Siddeburns-en abeslaria, argentinarra baina eskandinabian bizi dena, gurekin hitz egiten hasi zen. Bere taldekide guztiak etxera jun ziren txintxo-txintxo baino bera gurekin gerau zen. Tipo jatorra, ezin jatorragoa. Gau horretan edatea eta drogatzea ez zaiola tokatzen esan zigun,eta ez zuen ez ezer hartu, nahiz eta komunera lagundu guri eta dena. Bueno, bere bizitza guztia kontau zigun, ronkanrolak ez duela sekula dirurik emanen (han ezta) bikotearekin utzi zuela, ume bat zuela…. Ez naiz ni batere mitomanoa, baino tipo horrek zerbait berezia zeukan.

Doka ixterakoan berak hotelera joan behar zuen, eta gure kotxean juteko esan genion. Berak baietz eta iphonean helbidea bilau eta gero, hara jun ginen, gu biok, Hernaniko bikote bat eta abeslaria.  Arzak inguruan zegoela hotela, baina ostia, ezin aurkitu, nahiz eta hotelera mila aldiz deitu. Nire kotxea eroetxea zirudien denak hizketan eta parregiten! “Hemendik. Ez hortik. Ezezezez….” Eta Eduardo flipauta. Bitartean diskoak sinau zizkigun. Azkenean, kasualitatez hotela topau genuen, eta luze agurtu ostean etxeko bidea hartu genuen…

…bueno ez, lehenengo Hernanira bikotea eramatera, eta Coca-Colako gurutzean, ertzaintzaren kontrola…….Akabo! pentsatu nuen, alkolehemia egiten badidate zeoze agian emango det….. eta holakoak. Karnetak eskatu, kotxetik ateratzeko agindua eman, kotxea bilau goitik bera eta gero guregana etorri ziren. Dena betiko harropuzkeriarekin.  Nik kurrikulum polita daukat, eta kartzelan egondu naiz (alderdi politikoen legearen eraginez), eta horregatik ere pentsau nuen: nire bila datoz, eta zerbaitekin harrapatzen banaute, edo positiboa ematen badet… kartzelara noa berriro, askatasun probisionalean nago eta.

Jefeak, supertxulo, nire lagunarengana jun zen lehendabizi eta “Señor Juan” esanez, poltsiko guztiak husteko eta horrelakoak agindu zion, orain dela ez dakit zenbat urte speed-arekin harrapatu omen ziotela esan zion, eta nik “ba honi hori esaten bazaio, neri auskalo”, eta gainera nire poltsikoak gau hartan ez zeuden arakatzeko moduan. Hernaniko bikotea, akojonatua ere, baino bere kasuan ez dakit zergatik. Lagunari ez zioten ezer aurkitu eta goitik behera arakatu eta gero, pakean utzi zuten.  Hurrengoa ni nintzen, eta beldurragatik edo pedoagatik, irrifirra atera zitzaidan… “¿De qué se ríe Señor Pxxx?” irria jun zitzaidan bapatean. Ez dakit zer erantzun nion, baino momentu hortan, gure sorpresarako, karnetak eman zizkigun, eta kotxean sartzeko eta alde egiteko. Hara jun ginen gu Hernani aldera, parrak eta parrak, ordun bai kotxea eroetxea zen… Ez dakit nire lagunak konturau ziren, baina nik gau hartan asaskaldia zer den ikasi nuen.

Irudia | Alkoholimetroaren muturrekoa | JavierCosta | Creative Commons By SA
U2 zozketa

Zer duzu buruan “Asaskaldia”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude